Multzoa Ereñotzu auzoan kokatzen da. Usoko erreka eta Urumea ibaiaren arteko elkargunean kokatzen da, azken honen eskubialdean. Sarbidea Nafarroako errepidetik (GI-3410) egiten da, eta errepide horren ertzean dago.
Multzoa, burdinola batek eta produktu kimikoen lantegi batek osatzen dute.
Entzun fabrikari buruzko informazioa
Euskara
Castellano
Français
English
Eskerrak: Aieka Grabazioak
Deskribapena
Latsako fabrikak lursail irregular bat hartzen du, Nafarroako errepidea (GI-3410) eta Usokoerrekagatik mugatuta, 7.453 m2 inguruko azalerarekin. Eremua harri-hormazko horma batek mugatzen du eta bere barrualdean nahiko egoera txarrean mantentzen diren eraikuntza batzuk bereiztu daitezke.
Multzoa honako eraikuntzek osatzen dute:
– ikatz biltegirako eraikina, finkako sarreran kokatuta. Laukizuzeneko oinplanoa du eta 260 m2-ko azalera betetzen du. Harri-hormazko hormaz eginikoa. Barruko egitura egurrezkoa da.
– atezaindegi eta baskularako etxea, aurrekoaren parean kokatuta. Beheko solairuaz osatuta eta 17 m2-ko azalerarekin.
– ikazte laberako nabea. Laukizuzeneko oinplanoa du eta 476 m2-ko azalera, gaur egun obra-hondakinez beteta dagoena. Harri-hormazko hormaz eraikia. Barrualdean “están instalados seis hornos para la carbonización ó destilación seca de la leña, en vasos cerrados con los conductos de humo y demás accesorios concernientes”. Sarrerako bi bao nagusi eta leihoak ditu, arku beheratuak dituzte eta apaingarri gisa adreiluz egindako dobelak soilik.
– lurrun-galdara, turbina bere transmisioekin, alanbikeak, lurruntzaileak, kristalizadoreak eta beste tresnentzako nabea, aurrekoaren aldamenean Ekialdetik. Laukizuzeneko oinplanoa du 720 m2-ko azalerarekin, egun obra-hondakinez beteta. Erdi erorita dauden harri-hormazko hormaz egina. Teilatua barruko burdinurtuzko zutabe eta Polanceau motako metalezko egituraren gainean eraikita dago. Sarrera nagusiko bi bao eta leiho handiak arku beheratuekin bukatuta daude. Barrualdean bi lurrun-galdara mantentzen dira, enpresa sortu zenaren garaikoak, eta Constructions Mecaniques de S. Quentin 1884 eginak. Galdara hauek adreiluzko estaldura galdu dute eta airean aurkitzen dira. Hondatzeko arrisku bizian dauden bi pieza bereziak dira eta Euskal Herri osoan bakarrak.
– Estalpe bat aurreko eraikuntzari Iparraldetik itsatsita, eta 130 m2-ko azalerarekin. Bertan “se ha instalado una sierra mecánica y dos alambiques”. Egun teilatua galdu du eta oso egoera txarrean mantentzen da.
– Estalpe bat aurreko eraikuntzari Ekialdetik itsatsita, eta 39 m2-ko azalerarekin. Bere erabilera “á elavoración de pirolinito de hierro”. Oso egoera txarrean mantentzen da.
– “Casa pequeña” deituriko eraikina produktu batzuk bildu eta maneiatzeko. Bao guztiek arku beheratuak osatzen duten adreiluzko dobelak dituzte apaingarri gisa. 117 m2-ko azalera du.
– Laukizuzeneko oinplanoa duen eraikina, tailerrak eta produktu desberdinak ekoizteko. Solairu bakarra eta bi isuriko teilatuaz osatuta, bere atzealdea errekarantz irekitzen da.
– Tximinia nagusia “en la parte Sur del edificio de alambiques”. Kono-enbor formakoa, oinarrian 3 m-ko diametroa du eta adreiluz eraikia dago bere osotasunean. Apaingarri gisa zerrenda batzuk ditu adreilua era desberdinetan jarriz (arkatz eran, zerra-hortza eran). Gaur egun arriskua sortzen duen makurdura aurkezten du.
– Usoko erreka 130 metroko hormatzar batez bideratuta dago bi albotan.
– Halaber, errekaren eskubialdean eraikuntza desberdinak dokumentatzen dira.
– Horretaz gain, esparruaren barruan ekoizpen instalazioekin zerikusirik ez duten gaur egungo beste estalki batzuk aurki daitezke.
Fabrikaren aldamenean, errepidea eta Urumea ibaia artean, multzoa tipologia ezberdinetako eraikuntzek osatzen dute (langileen etxea, enpresaburu etxea -azken hau 1904an eraikia-).
Ursalto lursailean, Usokoerrekan zeharka doan presa bat eraikitzen da. Presa hau Latsako burdinolaren presatik 10 bat metrotara ur gora kokatzen da. Hormigoiez egindako aurrealde zuzeneko presa da, 18 m luze eta 2 m garaiera duena, eta metro bete eskaseko zabalera. Goiko aldetik handituta dago emari gehiago hartzeko. Bere eskubiko zubi-brankatik 50 cm-ko zabalera eta 320 m-ko luzera duen ubidea ateratzen da. Adreiluz egina eta kareztatuta, fabrikaraino iristen da. Ubidea, 210 m2-ko azalera duen eta fabrika gainean kokatzen den andela batean bukatzen da. Bertatik, burdina forjatuzko bi hodi ateratzen dira eta erreka zeharkatuz, ura instalazioetara eramaten dute. Bata dinamoetara akoplatuta dauden sei turbinetara doa, eta besteak tresna batzuk elikatzen ditu, ondoren instalazioen azpitik zeharkatu eta etxebizitzak elikatzeko. Hasiera batean ubide honek 30 l/s-ko ekoizpena zuen, 1901ean 60 l/s-ra handituta.
Datu historikoak
Latsako produktu kimikoen fabrika, egurraren destilazioan lortutako produktuak ekoiztera zuzenduta zegoen (egur-ikatza, mundruna, brea, azido pirozurezko, pirolignitoak, azido azetikoa,…). Lecumberri y Cia. enpresak kokatu zuen hemen 1884. urtean, Angel Mariano Sanchez-Salvador (Latsa baserria eta beste sail batzuk) eta Indaberea Arrieta anaiei (ur-jauzia eta ustiapen baten eskubideak) lursail batzuk erosi eta gero, eta 245.000 pezetako kapital soziala izanik (jatorrizkoaren bikoitza). Jatorriz, 1881ean, enpresa hau Zabalegi baserriaren inguruan kokatuta zegoen, Añorgako bidean, baina ustekabeko sute baten ondorioz kokapen honetara aldatu zuten. Enpresak sekulako arrakasta lortu zuen erakusketa unibertsaletara aurkeztuz, sari desberdinak lortuz. Fabrikak izen komertziala mantenduko du, Aritzarenac (bere aurrekoa bezala) (Larrinaga 1999:360-362).
Enpresa eraikitzaileak instalazio berriak Puig y Cia. elkarteari alokatu zizkion 1889ko apirilean, aurrekoaren bazkide batzuk sortuta, eta Jaime Puig More ingeniari industrialaren zuzendaritzapean. 1891ko ekainean, jatorrizko jabeek, instalazioak eta haien eskubideak behin betiko saldu zizkioten Puig y Cia. elkarteari, hilabete batzuk lehenago 150.000 pezetako kapital sozialarekin birsortua izan zena.
Hurrengo urteetan fabrikak jatorrizko ustiapena mantendu zuen “la destilacion ó preparacion de productos quimicos de ella derivados” hainbat merkataritza-izenekin (Puig y Cia., Jaime Puig, Hijos de Jaime Puig,...). 1923an ekoizpenerako 1.300 bat tona egur erabiltzen zituen (1901ean 2.000) eta 500 tona huila, 16 langileekin (1901ean 40).
Enpresak ustiatuko ditu bere instalazioak, 1980ko hamarkadan behin betiko itxi arte.
Esperientzia onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo sartzeko. Teknologia hauei baimena emateak, nabigazio-portaera edo gune honetako ID esklusiboak bezalako datuak prozesatzeko aukera emango digu. Adostasuna ez emateak edo baimena kentzeak ezaugarri eta funtzio batzuei kalte egin diezaieke.
Funtzionalak
Always active
The technical storage or access is strictly necessary for the legitimate purpose of enabling the use of a specific service explicitly requested by the subscriber or user, or for the sole purpose of carrying out the transmission of a communication over an electronic communications network.
Preferences
The technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user.
Estatistikak
The technical storage or access that is used exclusively for statistical purposes.The technical storage or access that is used exclusively for anonymous statistical purposes. Without a subpoena, voluntary compliance on the part of your Internet Service Provider, or additional records from a third party, information stored or retrieved for this purpose alone cannot usually be used to identify you.
Marketing
The technical storage or access is required to create user profiles to send advertising, or to track the user on a website or across several websites for similar marketing purposes.