Gaur egungo lantaldearen banaketa

Auzotarren artean egindako proposamen bilketaren ondorioz, honako hautagaitza aurkeztu zuen Ereñotzuko “Olak” Auzo Elkarteak, 2023ko maiatzaren 28ko “Ereñotzuko Auzo Udalerako” hauteskundeetara.

Auzotarrek zuzenean alkatea aukeratu zuen maiatzaren 28an, horretarako berezi zen hautestontzian. Ereñotzu Ekinez hautesle-elkartearen izenpean, Olatz Juantorena Aizpurua izan zen hautagaia.

Auzo alkatearekin batera beste 8 kidez osatutako lantaldea ari da lanean eta horietatik beste 4 batzordekide izendatu ziren. Lantaldea hainbat arlotan antolatzen da, auzoaren behar guztiei erantzun ahal izateko.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi