Ibarluze eta Lastaola arteko zubia itxita urtebetez

Añarbeko kanaleko hoditeria-lanak direla eta, Lastaola eta Ibarluze poligonoak lotzen dituen zubia itxita egongo da urtebeteko epean.

Lanak amaitu arte, Lastaola poligonoko zubi nagusitik egin beharko dira bi poligonoen arteko joan-etorriak, GI-3410 errepide nagusitik.

ARRETA ORDUTEGIA

Datozen asteetan, abisu berrira arte, honako ordutegian emango da arreta:

Astelehena: Itxita

Asteartea, osteguna eta ostirala: 9:00-13:30

Asteazkena: 15:30-19:30

AUZO BATZARRA

2024ko urte hasiera honetan aurreko urtean zehar egindakoak azaldu eta aurtengo asmoen berri eman nahi genizueke martxoaren 2an, 10:30etan, Auzo Udaleko areto nagusian egingo dugun auzo batzarrean.

Gaiek auzoarentzat duten interesa ikusita, komenigarria litzateke batzarrean ahalik eta auzotar gehien elkartzea. Beraz, inguruan interesatuta egon daitezkeen guztiei abisua pasatzea eskertuko genizueke.

1 - 6 erakusten 45 emaitzetatik.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi