2026-2027 denboraldirako Ereñotzuko frontoian ordua hartzeko epea zabaldu da. Aurreko urteetan bezala, datorren denboraldiko orduak astelehenetik ostiralera 19:00etatik 22:00k arte hartu ahal izango dira orduak, eta larunbat eta igandetan 08:00etatik 10:00etara.
Hurrengo ikasturterako tarifak hauexek izango dira:
- Ordua denboraldirako hartuta dutenentzat ……………………………53,30 €/hilean
(aldagelen eta dutxen erabilera barne)
- Libre geratzen diren orduetan aldagelen erabilera
- 4 pertsona arte ……………….………….. 3€/pertsonako
- 5-12 pertsona artean ……………….… 12 €/aldiko
- 12 pertsonatik gora ……….……..……. 12€ + 1€ gehiago pertsona bakoitzeko
- Argiarentzako fitxa bakoitza (ordu beteko iraupena)………………… 3 €
Datorren denboraldian frontoiean entrenatu nahi duenak izena ematen duenean hainbat xehetasun eman beharko ditu. Besteak beste, eguna eta ordua zehaztu beharko dituzte. Erreserbatzeko eskaera, 2 lagunek ordu berdinerako egiten badute, zozketa bidez erabakiko da, nori egokituko zaion.
Izen emeatea auzo udalean telefonoz, email bitartez edo bertara zuzenduta egin daiteke. 943 55 10 00 telefonoan eta ereinotzu@ereinotzu.eus helbide elektronikoan, uztailaren 6tik uztailaren 24 bitarte