TELEGRAM

Watsappetik Telegramera pasako gara. Jarraitu pausu hauek, mesedez: 1. Telegram instalatu eta beheko estekan klikatu bertan sartzeko. https://t.me/+pClnri-7jpo5ZDBk 2. Behar izanez gero, aktibatu itzulpenaren aukera (ezarpenak edo ajustes). Si es necesario, active la opción de traducción (ajustes) https://shorturl.at/r1lkO 3. Aurrerantzean, euskeraz funtzionatzen segiko dugu, baina euskara ez dakitenek mezuak beraien hizkuntzetara itzultzeko aukera izango dute … Continued

NEGULEKUAK

Doberako Negulekuak abenduaren 22tik urtarrilaren 5era egingo dira, 3-10 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Egunez jolasak, tailerrak eta irteerak egingo dituzte euskaraz.

Aurtengo ordutegia 9:00etatik 13:30etara izango da, eta nahi dutenek 8:00etan has daitezke (5€ gehigarriarekin). Parte hartzeko aukerak: aste bakarra (60€), urtarrilaren 5a (20€) edo programa osoa (115€). Bazkideek prezio bereziak dituzte.

Izen-ematea abenduaren 13a arte egin daiteke . Informazio gehiago: www.dobera.eus.

ALTXA BURUA

Kaixo.
Altxa burua Ekimenetik Mugikorren erabilera arduratsua egiteko kanpaina abiatu da.

Herriko aisialdi eremuetan 🟠 pegatina LARANJA ikusiko duzu, hau da, mugikorra beharrezkoa den kasuetan bakarrik erabiltzea esan nahi duena. Horrela bada, haur, gazte eta helduak eremu honetan, momentuaz eta lagunarteaz gozatzera gonbidatzen zaitugu; mugikorra etxean uztera edota soinu-alertak isilaraztera.

🟢 Pegatina BERDEA ere ikusiko duzu, hau da, bertako telefonoa haurrek eta nerabeek beharrezkoa dutenean erabil dezaketela esan nahi duena.

🔴 Pegatina GORRIA kiroldegian eta kirol-eremuetako aldageletan ikusiko duzu, eta bertan, mugikorra ezin dela erabili esan nahi du.

Altxa dezagun denok burua pantailetatik eta gozatu dezagun eguneroko momentu txiki eta handiez!

Jarraitu Altxa burua Whatsapp kanala: http://www.labur.eus/Kanala

7 - 12 erakusten 98 emaitzetatik.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi