
IRABAZI ARTE
4. Denboraldiaren estreinaldia proiektatuko da Ereñotzun.
4. Denboraldiaren estreinaldia proiektatuko da Ereñotzun.
4. Denboraldiaren estreinaldia proiektatuko da Ereñotzun.
2023an Pagoagako auzotarrak Ereñotzuko Auzo Udalarekin bildu ziren. Bertan, besteak beste, abiaduragatik eta trafikoagatik orokorrean duten arazoaz hitz egin zen.
2024ko Auzo Batzarrean eta Hernaniko Udalak 2024ean Ereñotzun egindako auzobiran ere atera zen gaia.
Beraz, Ereñotzuko Auzo Udalak puntu hau aztertzeko eskatu zion Gipuzkoako Foru Aldundiari eta eskaerari erantzunez, Pagoagako eremuan azterlan bat egin zuten, bertatik pasatzen den ibilgailu kopurua, ordu tartea eta abiadura kontutan hartuz.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ondorioztatu zuen segurtasuna bermatzeko eta abiadura mantsotzeko lanak egin behar zirela, eta beraz zubiaren zatia erreil bakarrekoa eta txandakakoa izateko lanak egin ditu, lurreko margoketen bidez.
Neurriari jarraipena egingo zaio Auzo Udaletik.
Gehiago irakurriUgaldetxoko aisialdi gunea Urumea bailaraz gozatzeko paraje ezin hobea bihurtu da azken urteetan. “Eremuak jokabide arduratsuekin natura eremuaz gozatzeko aukera eskaintzen die hernaniarrei eta Urumeara bisitan datozenei”, gogorarazi dute Ainara Atorrasagasti Hernaniko Ingurumen zinegotziak eta Olatz Juantorena, Ereñotzuko auzo alkateak.
Aurten, ekainaren 28tik irailaren 21era egongo da zabalik Ugaldetxoko aisialdi gunea. Ekainetik abuztura 12:00etatik 20:00tara egongo da zabalik, egunero. Irailean, berriz, astelehenetik ostiralerako ordutegia 16:00etatik 20:00tara izango da eta asteburutan, 12:00etatik 20:00tara.
Ohi bezala, autoz bertaratzeko erreserba egin beharko da. Erreserbak 72 orduko aurrerapenarekin egin ahalko dira.
40 ibilgailurentzako tokia dago Ugaldetxo aisialdi guneko aparkalekuan. Oinez, bizikletaz edo garraio publikoz hurbiltzen direnentzako, ez da egongo sartzeko mugarik.
Gehiago irakurriEgutegian BERDEZ adierazita dauden egunetan, Auzo Udala irekita egongo da, ohiko ordutegian:
ASTELEHENAK 15:30 – 19:30
ASTEARTETIK OSTIRALERA 9:30 – 13:30
Gainontzeko egunetan itxita.
Bitartean, harremanetarako ereinotzu@ereinotzu.eus
Gehiago irakurriAurten ere udaleku irekiak antolatu ditu Auzo Udalak, 2-12 urteko haurrentzat (2013 eta 2022 urteen artean jaiotakoak).
Uztailaren 1etik 30era biak barne, astelehenetik ostiralera, 09:30etatik 13:00etara.
PREZIOA: 104,65 €
Izen emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 19tik 30era. Auzo Udalean edo online egin daiteke jarraian dagoen estekan:
Gehiago irakurriAurten ere udaleku irekiak antolatu ditu Auzo Udalak, 2-12 urteko haurrentzat (2013 eta 2022 urteen artean jaiotakoak).
Uztailaren 1etik 30era biak barne, astelehenetik ostiralera, 09:30etatik 13:00etara.
PREZIOA: 104,65 €
Izen emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 19tik 30era. Auzo Udalean edo online egin daiteke.
Gehiago irakurri