Auzotarrei laguntzeko zerbitzua
Auzo Udala sortu zenetik, ahalik eta zerbitzu zabalena ematea izan da bere asmoa. Pixkanaka osatzen joan izan gara zerbitzu hori eta, aurrantzean ere, ahalik eta zerbitzu osoena ematen ahaleginduko gara.
Auzo Udalaren asmoa, auzotarrei lagundu eta auzotarren zerbitzura egotea den heinean, tramite ezberdinak auzo udalean bertan egiteko aukera ematea da; bai Ereñotzuko Auzo Udalari zuzendutako tramite edo eskaeren inguruan, bai eta Hernaniko Udalarekin auzotarrek eduki ditzazketen tramiten inguruan ere, Hernanira joan behar izan gabe. Horretarako, udal administrazioari buruzko informazioa jaso ahal izango da, egin nahi den tramitearen inguruko eskaera orriak eskuragarri egongo direlarik.
Errolda agiriak
Errolda ziurtagiri guztiak eskuratu ahal izango dira: errolda, bizilekuko guztiena, historikoa…
Erroldarekin zerikusia duten tramite guztiak egiteko aukera: jaioberrien edo beste udalerri edo herrialdeetatik etorritakoen altak, bajak, aldaketak…
Gidabaimena eta zirkulazio baimenean helbide aldaketaren eskaera.
Idatzi eta eskaeren sarrera erregistroa
Ereñotzuko Auzo Udalari zuzendutako eskaera, idatzi edo komunikazioak aurkeztu eta erregistratu ahal izango dira.
Hernaniko Udaleko edozein sailari zuzendutako eskaera, idatzi edo komunikazioak aurkeztu eta erregistratu; hirigintza, errenta, bilketa, kirola, hezkuntza… Hala nola: obra baimenak, zergen inguruko eskaerak, helbideratzeak, onura fiskalen eskaerak…
Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundira zuzendutako idatziak erregistratu eta bideratu
Hernaniko Udalak Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiarekin dauzkan hitzarmenen baitan, administrazio horiei zuzendutako idatzi edo eskaerak erregistratu ahal izango dira Donostira joan behar izan gabe.
Hala nola: seme-alabak jaiotzeagatik edo adoptatzeagatik dirulaguntza eskaerak, Etxebiden izen emateko eskaerak, hezkuntzari bideratutako dokumentu edo eskaerak…
B@KQ ziurtagiri digitala
Pertsona fisikoak elektronikoki identifikatzeko balio du, autentifikatzeko eta sinatzeko, eta IZENPE entitate egiaztatzaileak emandako ziurtagiri kualifikatu bati lotutakoa da.
Orain arte Hernaniko Udalean edo IZENPEren bulegoetan eska zitekeen B@kQ ziurtagiri digitala. Hemendik aurrera Ereñotzuko Auzo Udalean ere eskatzeko aukera izango da.
Ziurtagiri honek hainbat erakunderekin tramite elektronikoak egiteko aukera ematen du, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Osakidetza, Gipuzkoako Foru Ogasuna, Euskadiko administrazioak…
MUGI garraio txartela eskatu eta kargatu
Errolda ziurtagiri guztiak eskuratu ahal izango dira: errolda, bizilekuko guztiena, historikoa…
Erroldarekin zerikusia duten tramite guztiak egiteko aukera: jaioberrien edo beste udalerri edo herrialdeetatik etorritakoen altak, bajak, aldaketak… Gidabaimena eta zirkulazio baimenean helbide aldaketaren eskaera.
Zerbitzu sozialak
Ereñotzuko auzotarrek gizarte langilearen zerbitzuak eskuragarri ditu, aurretik hitzordua eskatuz.
Gizarte langileak eskariak aztertu, auzotarren beharrak identifikatu eta hauen ongizatea helburu duten neurriak hartuko ditu.
Ikastaroak
Urritik ekainera hainbat ikastaro antolatzen ditu Auzo Udalak. Matrikulazioa irailean izan ohi da eta eskainitako ikastaroan aurrera ateratzeko, gutxieneko kopuru batek eman behar du izena. Azken urteetan ikastaro eta tailer berriak gehitu ditugu.
Aurtean hauek dira proposatzen ditugunak:
Yoga
Astearte eta ostegunak
17:00 - 18:30
Entrenamendu funtzionala
Astearte eta ostegunak
18:00 - 19:00
Dantza afrikarrak
Asteazkenak
16:30 - 17:45
Pilates
Astearteak
10:00 - 11:00
Astearteak
19:00 - 20:00
Batuka
Astelehen eta asteazkenetan
18:00 - 19:00
Eskulanak (Haurrentzat)
Astearteak
16:45 - 17:30 (HH4-LH2)
Astearteak
17:30 - 18:30 (LH3-LH6)