EREÑOTZUKO IKASTARO PROPOSAMENAK
Ereñotzun ematen diren ikastaroen aukera zabaltzearren, Auzo Udalak galdetegi bat prestatu du auzotarrek zein ikastaro nahiko lituzketen eta zein ikastaro eskaintzeko prest egongo liratekeen ezagutzeko.
Ereñotzu
Ereñotzun ematen diren ikastaroen aukera zabaltzearren, Auzo Udalak galdetegi bat prestatu du auzotarrek zein ikastaro nahiko lituzketen eta zein ikastaro eskaintzeko prest egongo liratekeen ezagutzeko.
17:00etatik 20:30etara izango da odola emateko aukera, aldez aurretik 943 007 885 telefonoan hitzordua eskatuta
Aurrez aurreko arreta zerbitzua itxita egongo da honako egunetan:
Abenduak 25 eta 26
Urtarrilak 1 eta 2
Gainentzeko egunetan irekita egongo da, betiko ordutegian: 9:00-13:30
Gabon sasoiari begira, 2021ean argitaratutako Gure faunari eta florari begira liburua eskuragai izango da Auzo Udalean, 20€ko prezioan.
Eñaut Agirre Goia filologoak eta Iñaki Sanz-Azkue biologoak Urumea bailarako ondare naturala, hizkuntza, herri identitatea eta honen transmisioa jorratzen dituzte, Ereñotzu eta Hernaniko hainbat bizilagunen partehartzearekin. Bertako faunari buruzko informazioa modu atsegin eta dibertigarrian ematen du liburuak, testua irudiekin jantziz. Animalizaleentzako opari ezin hobea.
Dobera Euskara Elkarteak antolatuta. Hernanin eta, taldea osatzen bada, Ereinotzun.
Auzo Udalean izena eman daiteke, bertaratuta edo 943551000 telefonora deituta.
Informazio guztia beheko irudian.
Ostirala, azaroaren 24an goizeko 10:00tan sirenak piztuko dira Electroquimica Hernani lantegian