ARANORA IGOERA
Bizikletaz Ereñotzutik.
Ondoren bazakaria.
Bazkarira apuntatzeko 686500174 telefonoan.
Ereñotzu
Bizikletaz Ereñotzutik.
Ondoren bazakaria.
Bazkarira apuntatzeko 686500174 telefonoan.
1. MATRIKULATZEKO EPEA:
Izen-ematea: irailaren 9tik 22ra, biak barne.
Ikastaroak urritik ekainera emango dira eta izen ematea, ikasturte osokoa izango da.
Aurrematrikulen arabera, erabakiko da taldea osatuko den ala ez.
Ikastaroan izena eman dutenak dauden plazak baino gehiago badira, zozketa bidez esleituko dira plaza horiek.
2. ORDAINKETA:
• YOGA: 227,35€
• YOGA KUNDALINI: 227,35€
• PILATES: 148,80€
• ENTRENAMENDU FUNTZIONALA: 148,80€
• ZUMBA +60: 75,25 €
Tarifaren ordainketa banku-helbideratze bitartez egingo da. Matrikula gauzatu ahal izateko beharrezkoa izango da kontu korrontearen IBAN zenbakia eta NAren zenbakia aurkeztea.
Ordainketa osoaren %34 ikasturte hasieran, interesatuak esango duen kontu korrontetik hartuta. Beste %33 abenduaren hasieran, eta beste %33 martxoaren hasieran.
3. MATRIKULA EGITEKO:
• Auzo Udalean bertan
• Ondoko inprimaki bera online betetzea.
Puntu hauek betetzen ez badira, aurre izen-emateak ez du baliorik izango.
4. MATRIKULAREN ITZULTZEA:
Ikastaroa hasiz gero ikasle guztiek egindako matrikularen arabera dagokien tarifa osoa ordaindu beharko dute. Edozein ikastaro edo klasetan baja hartu behar dela jakinaraziz gero ez dira kuotak itzuliko edo ezabatuko. Honen salbuespena izan daitezke norberaren gaixotasun larriak kurtso erdia baina iraupen luzeagokoen kasuak. Salbuespen hau Tokiko Gobernu Batzarrak erabakiko du, eta horretarako ezinbestekoa da agiri-medikuak frogatzea alegatutako gaixotasuna.
Honako kasu hauetan egingo da dagokion itzulketa kopurua:
5. IKASTARO HASIERA BERANDUTZEA
Ikasleak ikastaroa beranduago hasi behar badu, bere errua ez den arrazoiren bat tarteko, dagokion matrikula kopuruaren zati proportzionala ordainduko du.
6. ONURA FISKALAK:
Udal ordenantzaren 7. artikuluan ezarritakoak aplikatuko dira.
7. HIZKUNTZA:
Ikastaro guztiak, euskaraz emango dira.
8. BESTELAKO OHARRAK:
Ikastaro saioak bukatuta, erabilgarri egongo dira frontoiko aldagelak.
Aurten ere Ereñotzun ikastaroak antolatu dira:
| IKASTAROA | EGUNA | ORDUTEGIA | PREZIOA |
| YOGA | A2 – O1 | 17:00 – 18:30 | 227,35€ |
| YOGA KUNDALINI | A1 – A3 | 18:30 – 20:00 | 227,35€ |
| ENTRENAMENDU FUNTZIONALA | A2 – O1 | 18:00 – 19:00 | 148,80€ |
| PILATES | A2 – O1 | 16:00 – 17:00 | 148,80€ |
| ZUMBA +60 | A2 | 10:00 – 11:00 | 75,25€ |
Astean behin goizez ostiraletan, ordu eta erdiz elkartzeko asmoa da Ttapa-ttapa ekimena.
Ereñotzun ibilbide atseginak egitea 60 urtetik gorako auzotarrentzat.
BERRIKETAN berriz ere martxan da!!
Animatu zaitezte Asteazken arratsaldetan!
Abuztuaren 18tik 25era Ereñotzuko taberna itxita.