2024-2025 IKASTURTERAKO FRONTOI ERRESERBA EPEA ZABALIK

2024-25 denboraldirako Ereñotzuko frontoian ordua hartzeko epea zabaldu dute. Horretarako, izena eman behar da, uztailaren 12a bitartean. Bestalde, Auzo Udalak adierazi du, aurreko urtean bezela, datorren denboraldiko orduak astelehenetik ostiralera 19:00etatik 22:00ak arte hartu ahal izango direla arratsaldetan. Eta goizez ere, izen emateko aukera izango da  astelehenetik ostiralera 8:00tatik 9:00tara, baita larunbat eta igandetan 08:00tatik … Continued

Energia Bulegoa Ereñotzun

Faktura energetikoa (gasa eta elektrizitatea) optimizatzeko aholkularitza zerbitzua. Baita fakturaren azalpena ere.

Ereñotzuko Areto Nagusian

Ekainak 19 eta 20an, 17:00-19:00

Kontsumoaren murrizketa eta efizientzia energetikoa sustatzeko xedez, herritarrei energiaren inguruan izan ditzakeen zalantzak argitzea eta aukerak azaltzeko aurrez aurreko arreta zerbitzua Ereñotzun.

Ekarri zure etxeko energi kontsumoaren faktura eta ondo dagoen ikusiko dugu!

LARRIALDI SIMULAZIOA

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak jakinarazi digu, ostiral honetan, ekainak 14 goizeko 10:00tan (gutxi gorabehera), Ereñotzun instalatuta dauden istripu kimikoak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko direla. Saio hori, Seveso araudia dela eta, industria kimikoen segurtasun inguruan Zuzendaritza horrek egiten dituen aldizkako (urtean bitan) ariketa bat izango da. EZ DA BENETAKO ALARMA IZANGO.

Auzo Udala ITXITA

Abisu berrira arte, Auzo Udala itxita egongo da. Harremanetarako 943551000 telefonora deitu edo ereinotzu@ereinotzu.eus helbidera idatzi. Barkatu eragozpenak.

EREÑOTZUKO UDALEKUAK: Izen emate epea irekita

Aurten ere udaleku irekiak antolatu ditu Auzo Udalak, 2-12 urteko haurrentzat (2012 eta 2021 urteen artean jaiotakoak).

Uztailaren 1etik 30era, biak barne, astelehenetik ostiralera, 09:30etatik 13:00etara.

PREZIOA: 104,65 €

Izen emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 22ra arte. Auzo Udalean edo online egin daiteke, jarraian dagoen formularioa beteta.

 

43 - 48 erakusten 94 emaitzetatik.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi