TTAPA TTAPA
Astean behin goizez ostiraletan, ordu eta erdiz elkartzeko asmoa da Ttapa-ttapa ekimena.
Ereñotzun ibilbide atseginak egitea 60 urtetik gorako auzotarrentzat.
Ereñotzu
Astean behin goizez ostiraletan, ordu eta erdiz elkartzeko asmoa da Ttapa-ttapa ekimena.
Ereñotzun ibilbide atseginak egitea 60 urtetik gorako auzotarrentzat.
BERRIKETAN berriz ere martxan da!!
Animatu zaitezte Asteazken arratsaldetan!
Abuztuaren 18tik 25era Ereñotzuko taberna itxita.
Ereñotzuko denda, abuztuaren 11tik 25era arratsaldez itxita. Ordutegia: 9:00tatik 15:00etara
Arropa biltzeko puntua jarri da auzoan eta olioa birtziklatzeko puntua ere gune berdinean kokatu da, auzotarrentzat erosoagoa izango delakoan. Kokaleku berria, plazatik errepide alderako eskailera ondoan.
2023an Pagoagako auzotarrak Ereñotzuko Auzo Udalarekin bildu ziren. Bertan, besteak beste, abiaduragatik eta trafikoagatik orokorrean duten arazoaz hitz egin zen.
2024ko Auzo Batzarrean eta Hernaniko Udalak 2024ean Ereñotzun egindako auzobiran ere atera zen gaia.
Beraz, Ereñotzuko Auzo Udalak puntu hau aztertzeko eskatu zion Gipuzkoako Foru Aldundiari eta eskaerari erantzunez, Pagoagako eremuan azterlan bat egin zuten, bertatik pasatzen den ibilgailu kopurua, ordu tartea eta abiadura kontutan hartuz.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ondorioztatu zuen segurtasuna bermatzeko eta abiadura mantsotzeko lanak egin behar zirela, eta beraz zubiaren zatia erreil bakarrekoa eta txandakakoa izateko lanak egin ditu, lurreko margoketen bidez.
Neurriari jarraipena egingo zaio Auzo Udaletik.