EREÑOTZUKO UDALEKUAK: Izen emate epea irekita

Aurten ere udaleku irekiak antolatu ditu Auzo Udalak, 2-12 urteko haurrentzat (2012 eta 2021 urteen artean jaiotakoak).

Uztailaren 1etik 30era, biak barne, astelehenetik ostiralera, 09:30etatik 13:00etara.

PREZIOA: 104,65 €

Izen emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 22ra arte. Auzo Udalean edo online egin daiteke, jarraian dagoen formularioa beteta.

 

Ibarluze eta Lastaola arteko zubia itxita urtebetez

Añarbeko kanaleko hoditeria-lanak direla eta, Lastaola eta Ibarluze poligonoak lotzen dituen zubia itxita egongo da urtebeteko epean.

Lanak amaitu arte, Lastaola poligonoko zubi nagusitik egin beharko dira bi poligonoen arteko joan-etorriak, GI-3410 errepide nagusitik.

ARRETA ORDUTEGIA

Datozen asteetan, abisu berrira arte, honako ordutegian emango da arreta:

Astelehena: Itxita

Asteartea, osteguna eta ostirala: 9:00-13:30

Asteazkena: 15:30-19:30

31 - 36 erakusten 77 emaitzetatik.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi