UDALEKUAK 2025 izen ematea

Aurten ere udaleku irekiak antolatu ditu Auzo Udalak, 2-12 urteko haurrentzat (2013 eta 2022 urteen artean jaiotakoak).

Uztailaren 1etik 30era biak barne, astelehenetik ostiralera, 09:30etatik 13:00etara.

PREZIOA: 104,65 €

Izen emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 19tik 30era. Auzo Udalean edo online egin daiteke.

ODOL EMATEA

APIRILAREN 7an, 17:00etatik 20:30etara izango da odola emateko aukera, aldez aurretik 943 007 885 telefonoan hitzordua eskatuta

ALKATXUIN BIDEA ITXITA

Otsailaren 11tik aurrera, obra lanak direla eta, Alkatxuin baserritik zuzenean Ereñotzura jeisteko bidea itxita egongo da egun batzuetan. Barkatu eragozpenak.

AUZO BIRA

Urtarrilaren 30ean Areto Nagusian 19:15etan Udaletik etorriko dira honakoa aurkeztera: 2023-2027 Gobernu planaren eguneraketa Auzoetarako proposamenak Animatu zaitezte!

EGUR LOTEAK

Auzo Udalak, zuhaitz batzuen mozketa egin duela eta, enborrak auzotarren artean banatzeko aukera emango du. Egurra pilatuta, Latseko fabrikan dago eta bakoitzak erretiratu beharko du bertatik dagokion lotea. Zozketaz, hurrenkera zerrenda bat sortuko da eta loteak hurrenkeraren arabera banatuko dira. Txanda honetan loterik egokitzen ez zaionari, hurrengo txandan zerrendaren ordena errespetatuko da. Zerrenda beti irekita … Continued

NEGULEKUAK

Badator Negua eta horrekin batera, badatoz gabonetako Doberako negulekuak!!! Bi astez, ekintza ugari egiteko aukera izango dute etxeko txikiek; hala nola, ludoteketan parte hartzea, irteera txikiak egitea, jolasak, sukaldaritza tailerrak, eta abar.

Aipatutako ekintza guztiak eginez, gure helburu nagusia, haurrei euskarazko aisialdia eskaintzea izango da eta horretan arituko dira gure begiraleak!

Negulekuen eskaintza bi astekoa izan arren, aukera ezberdinak eskaintzen ditugu; lehenengo astean bakarrik parte hartzea, bigarrenean bakarrik parte hartzea edota nahi izatekotan, bi asteak aukeratzea! Aurten gainera, seme-alaba bat baina gehiagoren izen ematea egin nahiez gero, prezio berezia eskaintzen dugu.

31 - 36 erakusten 99 emaitzetatik.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi