Ondarea guztiona delako
Industria, eraikinak, aztarnak… Ondarea Ereñotzun egon badago, orain arte sistematikoki bilduta ez zegoena; gainera, egun, ondarearen konzeptua zabaldu da, ondare materialaz gain, materiabageari garrantzi handia ematen zaio.
Hori guztia biltzeko asmoz, Ereñotzuko Auzo Udalak denborarekin osatzen joan den proiektua aurkezten du eta herritarren eskura jartzen du.
Ondare industriala
Uraren erabilera historikoak erabilgarritasun ugari ditu, eta gure hizkuntza arruntean aldagarritasun handiko hitza da, askotariko esanahiekin.
Funtsezko kontsumo-ondasuna da, eta ia ordezkaezina, erabilera eta aprobetxamendu ugari dituena, bai gure herriak elikatzeko edo saneatzeko, bai industria-aprobetxamendurako tresna gisa, bai, besterik gabe, gure aisialdirako.
Gehiago irakurriBaserriak
Baserria erreferente izan da landa-eremuko paisaian eta Ereñotzun hainbat eta hainbat baserri aurki ditzakegu. Familia, inguruko lurra eta etxea batzen ditu baserriak.
Baserri hitza bera ere hola osatzen da: baso, batetik, landa edo lurra esanahiarekin, eta herri, bestetik, eskualde edo etxe esanahiarekin.
Gehiago irakurriAztarnak
Aztarnak, zerbaitek utzitako arrastoak, iraganean izan zenaren froga aurki dezakegu paisaian.
Gure historiaren adierazle dira auzoaren luze zabalean topa ditzakegun aztarnak: eraikinak, monumentu megalitikoak (trikuharriak, harrespilak, …), etab.
Gehiago irakurri