Arriurdineta

Julene eta Iñaki ama-semeak izan ditut solaskide. Hauek aita zenari, bertako semea, entzuna zuten. Zera, etxea egiteko garaian lurpean pizar-harria (urdina) azaldu nonbait, eta hortik “harri urdin”, Arriurdineta etxeari izena ezarri ziotela. Ereñotzuko plaza eta eliza pasatuta, Goizuetarako bidean, eskuinera, errepidea ukitzen duela dago Arriurdineta, harrizko etxe polita.

Bi isuritako etxea, etxe bildua oso. Behean zuen ukuilua, bi zutabe zituen eta txoko batean, ezkerrera, zurezko kaxa luze bat, komuneko, zurezkoa hau ere, “obramenduak” ukuilura bideratzeko. Gorako eskailerak, eskuinera, bizilekura igotzeko. Errepide parean, oraintxe bezalaxe, sarrera nagusia.

Julene (66 urte) hona ezkondu zenean, ama alarguna bizi zen, honako seme-alaba hauek izan zituztelarik: Xanti, Anjel, Odulia, Bixente eta Prontxio Gorrotxategi Lizeaga abizenak zituztelarik.

Umetan gorriak pasatuak zirela askotan aipatzen zuten senideok, agidanez. Xanti, Anjel eta Bixente bizi izan ziren gero amarekin. Ama hil eta luzaro gabe joan zen Bixente ere. Beste bi anaiek izan zuten baserriaren ardura harrez gero.

Zaharrena Xanti, 18 urte zituela soldadutzara, “etxe hutserako” bazuen ama hark Tanik asko. Baserria txikia, behi bat eta ahuntza. Txerritegia, hegoaldera, etxearen kantoi batean. Oraino kontserbatzen dute “txerrien etxetxo” polita.

Senide denak Tanera gauza izaten hasi orduko. Xanti, Latxeko fabrikara. Hau bederatzi urte soldadutzan (gerrakoa barne) egina zen. Gosea han ere eta urdaiazpiko bat lapurtu eta kartzelan egona zela soldadutzan esaten omen zuen.

Umetako goseak ere askotan aipatzen zituen, diote, nire solaskide ama-semeok. Nola Olaondoko soroan patata atera eta bertan gelditzen ziren ale txiki hondakinak biltzen zituzten eta nola ziri baten puntan beheko sutan erre eta jaten zituzten.

Gosea bai, baina umorerik ez zitzaien falta, agidanez. Bele bat zeukaten etxean hitz egiten zekiena. Olaburu-Arriurdineta, senideak biak, bien artean ibiltzen omen zen Marko! Marko! (deitura) behin eta berriro errepikatuz. Mezetara berandu zihoan jendeari Aguro! Aguro! esaten ere ikasia omen, edo erakutsia, jakina.

Gerra garaiko edo gose urteetako txerriaren istorio bat ere gogoan dute. Kontrol izugarria orduan, txerria isilpean edo kontrabandoan bezala hil behar. Mazoarekin buruan jota hiltzea zela modurik hoberena. Hala, garrasirik ez omen zuen aterako, kolpetik hilik. Jo dute mazoarekin buruan eta txerria han zihoak kurrinka eta garrasi batean Latse alderantz.

Inor ez enteratzeko toki onean!

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi