Epeleko zementu fabrika

Epeleko multzoa izen bera daraman auzoan kokatzen da. Nafarroara joateko errepidetik (GI-3410) sartzen da izen bera duen auzoraino, eta handik Epele errekaren paraleloan doan pista hartzen da.

Zonaldean ekoizpen industrialaren aztarna oso desberdinak mantentzen dira, bai tipologia aldetik eta bai kronologia aldetik ere (Epele burdinola eta errota, Zementu fabrika). Fabrika Epele errota baserriaren inguruan dago, errekaren ezkerraldeko bazterrean. Ingurunea egun Labezarreta bezala ezaguna da.

Deskribapena

Industria-instalazioak Epele errotaren Hegoaldean kokatzen dira, Labezarreta izena duen lursailean. Jatorrizko eraikina mendi-mazelaren kontra egindako zanga batean kokatzen zen, oinplanoa ia karratuarekin (11×12 m) eta 130 bat m2-ko azalerarekin. Lauzaz osatutako harri-hormazko hormaz eginikoa eta jatorrian berriztatua zegoena. Inguru horretan gutxienez labeen 3 deskarga aho dokumentatu daitezke, lurraren aldapara egokituta. Aho hauek lurrean hondeatuta daude eta sarrera lauzez osatutako dobeladun arku batez egina dute, ganga-formako ganbera bezala eta eraikinaren aurrealdearen antzekoa. Aho hauek 1,40 m-ko zabalera zuten, 6-8 sakonera eta 2 garaiera gutxienez, baina azken hau zehazteko zaila da barruan pilatuta dagoen obra-hondakin guztiarekin. Ahoak oso eraldatuta daude instalazioak utzi eta gero ganberak biltegi bezala erabili izan direlako. Labeen goiko aldea suntsituta dago, beraz, ezin da tipologia zehaztu, baina 1994an egindako bisitaldian gutxienez 5 labe ikus zitezkeela adierazten zen. 2001 urtera arte multzoak hiru isuriko teilatua mantendu zuen.

Deskargarako ahoen aurrean egikera berdineko beste eraikin bat antzeman daiteke, baina landarediaz estalirik dagoenez ezin da bere erabilera zehaztu (biltegiak?, tailerrak?).

Mendi-mazelaren aldean, lurrean hondeatutako ubide txiki bat antzematen da eta, dirudienez, inguruan zegoen erreka fabrikara bideratzeko egina egongo zen. 30 cm-ko zabalera eta 45 cm-ko sakonera duten zementuzko horma banaz egina dago.

Egun multzoa oso egoera txarrean mantentzen da, utzita guztiz eta instalazioak hondakin bihurtzeko arriskuarekin.

Datu historikoak

Epeleko zementu-fabrika “Arrizabalaga y Cª” enpresari esker kokatu zen zonaldean. 1901eko irailean sortua “fabricación de cemento y la venta de dicho artículo”. Zementuaren ekoizpena, gipuzkoar ekonomian garapen handiagoa zuten azpisektoreetako bat izan zen, zonaldean instalazio ugari edukiz (Errekalde, Ergobia, Fagollaga,…). Enpresak, hasiera batean, Epele errota zaharraren instalazioak aprobetxatu zituen harria txikitzeko, kiskali aurretik. Lehengaia, Larregain baserriaren ondoan zegoen kareharri harrobitik ateratzen zuen, bagonetatan jaitsiz aire-kablearen bitartez.

Enpresa ustiatzailea 1902ko martxoan desegin zen, “Viuda de Larralde y Cª” izena zeraman elkarte berri batengatik ordezkatua eta Urumea izenez ezaguna izango dena. Enpresak 700 m2-ko azalera du, 15 langile eta 5.000 tonako ekoizpena urtean. Lurrun-makina batekin eta aldameneko Ereñozuko zentralak ematen zion energia elektrikoarekin egiten zuen lan. Enpresa, 1930eko hamarkadaren hasiera arte egon zen lanean, izen sozial desberdinek ustiatuta (“Lostalo, Larralde y Cª”, Ricardo Figueredo).

Ondoren instalazioak utzi zituzten, nahiz eta 1937an zerrategi mekaniko bat jarri nahi izan inguruan.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi