Jabetza
Pribatua
Mota orokorra
Eraikin zibila
Mota zehatza
Baserria, dorretxea
Aro orokorra
Berant Erdi Arokoa
Ereñotzu
Aztarnak
Pribatua
Eraikin zibila
Baserria, dorretxea
Berant Erdi Arokoa
Eraikin exentua, oinplano angeluzuzena. Behealdea, solairu bat eta ganbara. Bi isurialdeko estalkia; teilatu-gailurra fatxada nagusiarekin perpendikularrean du, hego-mendebaldera ematen duela. Zeramikazko teila kurbatuak ditu estalkian. Bistako harri-horma emokatuz egindako eraikina, kareharrizko harlanduzko eskantzuekin. Garai batean dorretxe izandakoa, fatxadak beheko solairuan sarrera-bao dobelatua ageri du erdi-puntuko arkuarekin, kareharrizkoa, baita gezileiho itxurako bao bat ere. Lehendabiziko solairura mandioko eskaileratik sartzen da, eta bi bao konopial bikoitz ditu hareharriz inguratuta, mainel batekin, molduratutako leiho-ertzekin; era berean, erdi-puntuko hutsarte bat ere badu, baita zazpi modiloi ere. Eskuineko alboan, beheko solairuan, gezileiho-bao bat ageri du, eta ezkerrekoan, berriz, lehendabiziko solairuan, bao konopial bikoitz bat, mainel desagertu batekin, bata konopial soila, beste bat erdi-puntukoa eta beste bat zuzena, guztiak ere hareharriz inguratuta. Ganbararen parean, fatxadan, triangelu-formako bederatzi usategi-bao. Barrualdean, egurrezko egitura kontserbatzen du eta beheko solairuaren zolarria lurrezkoa da. Gaur egun, familia bat bizi da, baserri-ustiaketan.