Etxola-erreka (zubia)

Jabetza

Publikoa

Mota orokorra

Eraikin publikoa

Mota zehatza

Zubia

Aro orokorra

Modernoa

Deskribapena

Zubia. Erdi-puntuko arkuan egindako eraikina; 5 m-ko hutsartea, Olabarriko errekaren ibilguaren gainean. Ale xeheko hareharrizko dobela laukizuzenek osatzen dute, batez beste 0,30 m zabal, lehorrean aurrez aurre ipinita. Eskuineko aldeko abiaburua tokiko materialez egindako harri-hormazko zutabe baten gainean dago oinarrituta, haitz batean txertatuta; beste aldean, berriz, zuzenean dago altxatuta, aurrez beste haitz batean txertatuta. Tinpanoak, estribuak eta taula (1,50 m zabal), tokiko materialez egindako harri-hormaz altxatuta daude. Oso hondatuta dago, eta ibaian behera erdigunean dobelen zati bat falta da, baita ezkerreko estribuaren zati bat eta pasalekuko bide-zorua ere.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi