Usategieta baserriko lurretan Lepa Txiki alderako bidetik ehun bat metrotara mendixka baten oinean, babesean, eta ipar-ekialdera begira dago garai batean baserri izan zen Gure Sari etxea. Arantzatik (Nafarroa) etorria zen familia, Larretxeatar familia, lursail bat erosi eta bertan, izen polit bat ezarriz, etxea eraiki zutelarik.
Gure Sari
Guraso eta seme-alabak ziren, eta haiek bizi izan ziren arte lauzpabost behi izan ohi zituzten. Gurasoak faltatu zirenean etxea saldu eta hemendik aldendu ziren. Gaur egun hiru etxebizitza daude, ukuilua izan zen lekuan bat eta goian beste bi.