Jabetza
Pribatua
Mota orokorra
Eraikin zibila
Mota zehatza
Etxola
Aro orokorra
Modernoa
Ereñotzu
Aztarnak
Pribatua
Eraikin zibila
Etxola
Modernoa
Oinplano angeluzuzeneko eraikin exentua; alboetan 4,30 x 5,20 metro eta solairu bakarra (2,10 m gailurrean). Bi isurialdeko estalkia, teilatu-gailurra luzetara duela, hareharrizko lauzaz estalita, ingurukoak, teilakatuta. Murruak lehorrean egindako harri-lanezkoak dira, eta hegoaldera ematen duen aurrealdeko ezkerreko aldea irekita ageri du. Arteka itxurako tarte bat ekialdeko alboan. Zorua lurrezkoa. Gaur egun, artegi bezala erabiltzen da.