Olaziregi (Putro-enea)

Horrelaxe du jatorrizko izena, Olaziregi, nahiz eta aski ezaguna den Putro-Enea bere izen edo ez-izena. Lastaolatik gora Lepa Txiki bidearen eskuinera gertatzen da bi bizitzako etxe hau, lehen bi bizitza zituena eta orain ere bai.

Bi bizitza, bi familia, lehengusuak elkarrekin, Arregi deituraz biak, batean lau senide, lauak ezkongeak, eta beste bi eta ezkongeak hauek ere, bizi izan ziren.

Orain, Pagola anaiak, bakoitza bere familiarekin bizi dira Olaziregi etxean. Erabat berritu dute lehengo baserri zaharra, biak birmoldaturik, goikoa harlandu ederrez, baina besteak ere ez dauka inoren lotsarik, baserri ez baina kale etxearen itxura dute biek ere.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi