Ereñotzuko ikasteko gela erabili daiteke egunero astelehenetik igandera, 09:00tik, 21:00etara. Ordutegi horren barruan ikasteko erabiltzeko espazioa izango dute auzotarrek.

Hala ere, erabiltzaile bezala izena eman beharko du webguneko erregistro bidez edo auzo udalean.

Badira bilera edo ikastaroengatik gela okupatuta egongo den tarteak:

  • Astelehenak 18:00-20:00
  • Astearteak 16:30-18:30
  • Asteazken eta ostegunak 19:00-21:00.

Ordutegiak aldatzen badira erabiltzaileei jakinaraziko zaizue.

Ikasleak aurretik bertan badira eta ez bada erreserba egin duen taldeko kiderik azaltzen, bertan geratzeko aukera izango dute.

Erabiltzaile bakoitzak kode bat jasoko du (pertsonala eta transferiezina), ikasteko gelaren ate ondoan dagoen kutxa ireki eta bertatik giltza eskuratzeko beharko duena.

Hiru hilean behin kodeak berritu egingo dira eta erabiltzaileek berriro bidali beharko dute erabiltzaile bezala kode berria eskatzeko mezua auzo udalera. Auzo udaleko ordutegian bidaliko dira kodeak.

 

Ikasteko gela erabiltzeko arauak:

  • Gela hau erabili beharko da, isiltasunean ikasteko, eta bertan dauden gainerako pertsonei kalterik eragin gabe.
  • Gailu mugikor guztiek isilik egon behar dute (telefonoak, tabletak edo ordenagailu eramangarriak)
  • Ez da onartzen espazio honen barruan jan edo edatea, erretzea edo animaliak sartzea.
  • Talde lan bat egin nahi dutenek, bakarrik daudenean egin ahal izango dute.
  • Ikasteko gela 12 urtetik gorakoentzako zabalik egongo da.
  • Gehienez 10 pertsona egon ahal izango dira.
  • Ikasteko gelan dauden altzari eta elementuak ondo zaindu beharko dituzte erabiltzaileek.
  • Erabilera txarragatik gertatzen diren kalteak, kalte horiek eragin dituen pertsonak ordaindu beharko ditu.
  • Azkena irteten denaren ardura izango da berogailua itzaltzea, argia itzaltzea eta atea giltzatzea.
  • Arauak ez betetzeak espazioa erabiltzeko baimena galtzea ekar dezake.
  • Beharren arabera araudian eta funtzionamenduan aldaketak egon daitezke.

Ikasteko gela erabiltzeko eskaera

YYYY slash MM slash DD

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi