IKASTAROETAN IZENA EMATEKO ARAUAK
Ikastaroak urritik ekainera emango dira. Plazak mugatuak dira (beharko balitz, zozketa egingo da). Aurrematrikulen arabera, erabakiko da taldea osatuko den ala ez
1. MATRIKULATZEKO EPEA:
Izen-ematea: irailaren 9tik 23ra, biak barne.
Ikastaroan izena eman dutenak dauden plazak baino gehiago badira, zozketa bidez esleituko dira plaza horiek.
2. ORDAINKETA:
• YOGA: 219,45 €
• ENTRENAMENDU FUNTZIONALA: 143,65 €
• DANTZA AFRIKARRAK: 106,90 €
• PILATES: 84,90 €
• BATUKA: 143,65 €
• ESKULANAK (HAURRENTZAT): DOAN!!
Tarifaren ordainketa banku-helbideratze bitartez egingo da. Matrikula gauzatu ahal izateko beharrezkoa izango da kontu korrontearen IBAN zenbakia eta NAren zenbakia aurkeztea.
Ordainketa osoaren %34 ikasturte hasieran, interesatuak esango duen kontu korrontetik hartuta. Beste %33 abenduaren hasieran, eta beste %33 martxoaren hasieran.
3. MATRIKULA EGITEKO:
• Auzo Udalean bertan
• Ondoko inprimaki bera online betetzea.
Puntu hauek betetzen ez badira, aurre izen-emateak ez du baliorik izango.
4. MATRIKULAREN ITZULTZEA:
Ikastaroa hasiz gero ikasle guztiek egindako matrikularen arabera dagokien tarifa osoa ordaindu beharko dute. Edozein ikastaro edo klasetan baja hartu behar dela jakinaraziz gero ez dira kuotak itzuliko edo ezabatuko. Honen salbuespena izan daitezke norberaren gaixotasun larriak kurtso erdia baina iraupen luzeagokoen kasuak. Salbuespen hau Tokiko Gobernu Batzarrak erabakiko du, eta horretarako ezinbestekoa da agiri-medikuak frogatzea alegatutako gaixotasuna.
Honako kasu hauetan egingo da dagokion itzulketa kopurua:
- Lanean hasiz gero, betiere lana eman dion enpresaren zigilua duen egiaztagiri baten bidez jakinarazten bada xehetasun hori.
- Gaixotasun baten ondorioz baja hartuz gero, betiere medikuak jarduera hori egitea bere osasunarentzat kaltegarria dela adierazten duen egiaztagiri ofizial bat aurkeztuz.
- Norberaren gaixotasun larriak kurtso erdia baina iraupen luzeagokoen kasuak. Salbuespen hau Tokiko Gobernu Batzarrak erabakiko du, eta horretarako ezinbestekoa da agiri-medikuak frogatzea alegatutako gaixotasuna.
5. IKASTARO HASIERA BERANDUTZEA
Ikasleak ikastaroa beranduago hasi behar badu, bere errua ez den arrazoiren bat tarteko, dagokion matrikula kopuruaren zati proportzionala ordainduko du.
6. ONURA FISKALAK:
Udal ordenantzaren 7. artikuluan ezarritakoak aplikatuko dira.
7. HIZKUNTZA:
Ikastaro guztiak, euskaraz emango dira.
8. BESTELAKO OHARRAK:
Ikastaro saioak bukatuta, erabilgarri egongo dira frontoiko aldagelak.