Muniskue (Kortasoroko mugarria)
Kareharrizko mugarria, piramide-enbor erregularraren tankeran zizelkatua; 0,43/0,45 m ditu alboetan oinarrian, eta 0,28 m alboetan goiko aldean. Lurrean sartuta dago, eta zutika 0,85 m irteten da. Goiko planoan, zizelkatutako zortzi segmentu ditu itxuragabetuta; erpinetatik eta alboetako erdiguneetatik abiatuta, zirkulu batean elkartzen dira. Zirkulu hori ere zizelkatuta dago, erdigunean trazatuta.