Larregain

Kareharrizko mugarria, paralelepipedo zuzen formarekin landua; lursailean sartuta, mutur bat 0,25 m zutik irteten da. Goiko planoan, 0,20 x 0,22 m, zizelkatutako zortzi segmentu ditu; erpinetatik eta alboetako erdiguneetatik abiatuta, zirkulu batean elkartzen dira. Zirkulu hori ere zizelkatuta dago, erdigunean trazatuta.

Kartola

Harri-hormaz egindako presa, errekarriz eta tokiko materialez egindako harlanduz; argamasaz hartua eta geroago egindako mortero-plakaz handitua. Trapezio-formako sekzioa. Orain gutxira arte Azketa eta Minetako erreken urak biltzeko erabilia, Zelaitxoko zentrala hornitzeko. Desagertutako Olaberriaga burdinolaren azpiegituren zati izan bide zen; esandako burdinolaren aurriak ibaian behera joanda ageri dira oraindik.

Irumugarrieta

Hirumugarria. Igeldo motako ale xeheko hareharrizko mugarria, oinplanoa Y eran hiru adarretan banatua da eta altxaera zuzena du; lurrean sartuta dago, eta 0,27 m altxatzen da zuzen. Garaieran ebakita dago, besoetako bat ia desagertuta duela; geratzen diren bi besoetako baten muturrean gurutze latindarra dauka grabatuta, eta aurpegietako hirutan, berriz, H, U eta U inizialak ageri … Continued

Intsusadi

Ale xeheko hareharrizko bloke batean zizelkatutako hilobia, paralelepipedo zuzen formakoa. Neurria: 2,02 x 0,80 x 0,50 m garai. Barrualdea hutsik dauka, 1,78 m luze eta 0,60 m zabal, egun lurrez beteta, estalkirik gabe. Aurrealdean zizelkatua, gaur egun ez da ikusten, Intsusadi baserriari atxikitako eraikin bati begira baitago. Atzealdeko ertzean bi ainguraketa geratzen dira, desagertutako estalkiarenak, … Continued

Igoingo lepua II

Trikuharria. Tumuluak 7 m-ko diametroa du eta 0,45 m garai da. Oso nahasia ageri da. Erdiguneko sakonuneak 2,15 x 1,90 m-ko diametroa du, eta 0,20 m-ko sakonera. Mendebaldeko muturrean, barrualdera ematen duela, 0,25 x 0,50 x 0,15 m lodiko harri zabal bat ageri da. Kokatuta dagoen tokiko materialak.

Igoingo lepua I

Trikuharria. Tumuluak 14 m-ko diametroa du eta 0,80 m garai da. Erdiguneko sakonuneak 3 x 1,50 m-ko diametroa du, eta 0,35 m sakon da. Hegoaldeko muturrean hiru harri zabalen zatiak daude sartuta eta lerrokatuta, eta ekialdeko muturrean 2 x 1,35 x 0,30 m-ko lauza bat dago etzanik. Beste lauza bat, 1,40 x 0,80 x 0,20 … Continued

19 - 24 erakusten 75 emaitzetatik.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi