Haurra galdu zen harria
Haitz-azaleratzea Akola mendiaren hegoaldeko hegalean. Tradizioak gogorarazten duenez, arrano gorri batek haurtxo bat harrapatu zuen (Mari). Txirritaren bertsoetan dago jasota gertakariaren berri.
Ereñotzu
Aztarnak
Haitz-azaleratzea Akola mendiaren hegoaldeko hegalean. Tradizioak gogorarazten duenez, arrano gorri batek haurtxo bat harrapatu zuen (Mari). Txirritaren bertsoetan dago jasota gertakariaren berri.
Hirumugarria. Igeldo motako hareharrizko mugarria; oinplanoa Y eran hiru adarretan banatua eta altxaera zuzena. Lurrean sartuta, 0,58 m altxatzen da zuzen. Besoetako baten zabaleran ebakita dago. Geratzen diren bi besoen muturretan gurutze latindarra dauka grabatuta, eta besoen arteko horma-ataletan (ukitu konkaboa dute), H eta A inizialak ageri dira; hain zuzen, Hernani eta Araño (Nafarroa), mugatzen … Continued
Urumea ibaiaren ibilguaren gaineko zubia. Erdi-puntuko arkudun lau begi dituen zubia, guztiak hutsarte desberdinekoak, hiru zutaberen artean xurgatuak; haietako bik zubi-brankak korrontearen kontrako aldean dituzte, eta estribua ezkerreko aldean txertatuta. Kareharrizko harri-hormaz eraikia da, eta arkuduraren kanpoaldeko dobelak hareharrizko harlanduz eginda daude. Pasoko bidea, arkuduna, hormigoizko taularekin zabalduta dago, material berarekin egindako barandaz babestuta.
Zementu-labe baten aurria. Harri-hormaz egindako bi gorputz atxikiz osatua, harlanduzko eskantzuekin. Haietako batek itxura trinkoa du, eta hiru egosteko upel ditu barruan, deskargatzeko ahoekin, adreilu trinkoz estalita. Beste gorputza lau egiturak osatzen dute: haietako bakoitza gainjarritako erdi-puntuko hiru arkudura handiz osatuta dago, eta bi garaiera osatzen dituzte behekoaz gain. Aurreko gorputzaren altxaerarekin perpendikularrean daude, gaur … Continued
Pirinioetako tumulu-harrespila, 6,50 m-ko diametroa eta 0,45 m garai. Aurkitu zutenean 22 lekuko zituen bistan; horietatik nabarmentzekoak ziren 0,40 eta 0,35 m garai ziren bost. 1989an ia erabat hautsi zuten baso-ustiaketarako pista bat trazatzean. Kokatuta dagoen tokiko materialak. Tipologia bereko beste lau egiturarekin batera, Ezioko tontorra izenez katalogatutako multzo megalitikoa osatzen dute.
Pirinioetako tumulu-harrespila, 6 m-ko diametroa eta 0,15 m garai. Guztira 14 lekuko ikusgarriz osatuta; horien artean, nabarmentzekoak dira 0,30 eta 0,20 m garai artean diren bi. Kokatuta dagoen tokiko materialak. Tipologia bereko beste lau egiturarekin batera, Ezioko tontorra izenez katalogatutako multzo megalitikoa osatzen dute.