Izeneder

Etxea eraiki zen garaikoa da, agidanez, Izeneder izena. Etxea eraiki eta hasi dira solasean. “Orain izen eder bat jarri behar zioagu etxeari. Izen eder bat? Izeneder orduan”.

 

Iturralde

Ez du holako sekreturik izenak: iturria + alde, etxe ondoan iturria. Nomenclator zerrendan (1870) azaltzen zaigu Tturralde baserria. Latsa auzoan, fabrika galduaren ondotik gora abiatu, Latxe Zahar baserriaren hondakinak ezkerretan utzita, galtzekorik ez dago, zeren eta trenbideko hiru trabesaz baliaturik bi zutik eta bestea zeharka Iturralde izena euskal hizkiz poliki ipinita baitago. Akola mendiaren hegaleko zokogune batean, egutera betean daukagu etxea, orain jatetxe dena, aparkaleku txukun bat aurrean eta gordailu bitxia alboan duela.

Iparburu

Harrizko etxe xahar polita, garai batean Errazkin familia bizi izan eta gero Zikuñagako Etxeberria familiak 1939an erosia. Ez dakit zergatik duen Iparburu etxeak izena. Kaskoan, bai, badago, ipar haizeak ere ongi joko duela esan daiteke, baina sarrera eta ataria etxeak ekialdera dauzka.

Intsusadi

ALTUNA VITORIA Familia Ez da batere lan gaitza izen honen ikerketa lana: “Intsusa” (zuhaixka mota bat) gehi di (ugaritasuna), hots, intsusa ugari den lekua. Leku hezea nahi du intsusak, eta mundu guztiak badaki, erredurak sendatzeko, lehen, baserrietan intsusaz egin ohi zen ukendu goxoa, argizaria eta oliba olioz baliaturik. Fagollagatik Lastaolara doan herri bidearen azpialdetik dago Intsusadi baserri sastarra … Continued

Ierola Goikoa

Etxearen eskrituretan (1892) “Iguerola” izenez azaltzen bada ere, “Iyaola” dugu jendearen ahotan, eta lerola mapa toponimikoan. Sustraian, iduri du eihera igeratik (errota) heldu dela, nahiz eta horrek ez duen itxurarik non kokatzen diren lerola baserri biak ikusiz gero. “Iyaola” edo Iraola hitza hartuz, hala ere, ihia nahiz irastorra, ira eta ola (gunea) duen lekua adierazi nahiko lukeelako.

Ierola Behekoa

Ierola Goikoa da, agidanez, etxe nagusia, etxe oinarria. Ondo eta bidez, Ierola Berri edo izango litzatekeelarik behekoa. Uste horretan dago nire solaskide Joxe Zapirain “Enporru” aitona (90 urte).

31 - 36 erakusten 94 emaitzetatik.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi