Gure Sari

Usategieta baserriko lurretan Lepa Txiki alderako bidetik ehun bat metrotara mendixka baten oinean, babesean, eta ipar-ekialdera begira dago garai batean baserri izan zen Gure Sari etxea. Arantzatik (Nafarroa) etorria zen familia, Larretxeatar familia, lursail bat erosi eta bertan, izen polit bat ezarriz, etxea eraiki zutelarik.

Etxola-Berri

Pentsatzea baino ez dago non dagoen. Hernaniko herritik baserririk aldenduena, urrunena, seguru aski. Felisa Zabaleta (74 urte) bertako alaba dut solaskide eta beronen esanetan bizkor joan ezean ordubeteko bidea Pagoagatik gora, Ierola biak (Behekoa hala Goikoa) pasatuta, behar izaten omen zuten etxera joateko. Gogoan ditu eskolara (Pagoagara, Dionisi Lizeaga maistra), nahiz elizara (Santiago ermita) egindako ibiliak.

Ereñotzu (Txilibita)

Historia handiko etxea. Hernaniko jauretxeen zerrendan Altzega etxearen pareko edo lehen maila zuena dugu Ereñotzu. Ereino (gaur erramua esaten dugu), ereino lekua zen nonbait. Hortik, ez da dudarik, datorkio izena, eta ondorioz, auzoari ere bai. Agian horregatik, izen bereko etxea eta auzoaren artean sortzen den nahasketagatik, “Txilibita” izenez ezagunago zaigu orain.

Epele Torre

Epela edo Epele alde batetik, baina Torre hitz honen zergatiaz galdegin diot Joxe Manuel Ugalde etxeko jaunari. Aitonaren aitak kontatzen omen zuenaren berri eman dit, nola egun batean, hura zela 200 urte bai hor nonbait, zaldi gainean aberats itxurako jaun bat aurkeztu, liburu bat atera eta esan omen zion; “Orain 500 urte ola (burdinola) ari zen hemen lanean”.

Epele errota

Joana Ugalde Altuna (76 urte) dut solaskide. “Aberats aireko etxe polit baten aurrean nagoela (lau isuritakoa) uste dut”, esanez agurtu dut etxekoandrea. Baietz, halaxe dela erantzunez, xantxa bezala hartu ditu irribarrez nire hitzak.

Epele borda

Ardi borda izana omen, esan beharrik. Anttoni etxeko amona (84 urte) ezkonduta hona etorri zenean, baserri sastarra, baserria baino areago borda zela artean, ziurtatzen du. Epela auzoan, kasko batean kokaturik dago etxea, Anttoni amonak umore onez beterik, “bertatik kukurruku jotzeko moduan” dagoela dio.

37 - 42 erakusten 94 emaitzetatik.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi