Guraso-tutore horiek:
Aurreko urteetan bezala, aurten ere UDALEKU IREKIAK antolatzen ari gara. Antolamenduari dagokionez, aurreko urteetakoaren antzekoa izango da.
· Adina: 2-12 urte (2011 eta 2020 urte artean jaiotakoak).
· Egutegia: ekainaren 29tik uztailaren 21era, biak barne (astearte, ostegun eta ostiraletan). Guztira 11 egun.
· Ordutegia: 9:15etatik 12:45etara.
· Matrikula: 65€ (behean dagoen kontu korrontetik helbideratuko da).
Beraz, zuen seme-alabak bertan parte har dezaten interesatuta bazaudete, maiatzaren 2tik 14ra, biak barne, izen-ematea egitea beharrezkoa izango da. Horretarako bi aukera dituzue:
· Hurrengo orrian dauden datuak bete eta Auzo Udalean entregatzea
· Ondoko inprimaki bera online betetzea.
Aurkezten den informazioa Datu Pertsonalak Babesteko Legea errespetatuz kudeatuko da.