2023-24 IKASTURTERAKO FRONTOI ERRESERBA EPEA ZABALIK
Ekainaren 26tik uztailaren 7a bitartean egin beharko da erreserba
Ereñotzu
Ekainaren 26tik uztailaren 7a bitartean egin beharko da erreserba
2023-24 denboraldirako Ereñotzuko frontoian ordua hartzeko epea zabaldu dute. Horretarako, izena eman behar da, ekainaren 26tik uztailaren 7a bitartean.
Bestalde, Auzo Udalak adierazi du, aurreko urtean bezela, datorren denboraldiko orduak astelehenetik ostiralera 19:00etatik 22:00ak arte hartu ahal izango direla arratsaldetan. Eta goizez ere, izen emateko aukera izango da astelehenetik ostiralera 8:00tatik 9:00tara, baita larunbat eta igandetan 08:00tatik 10:00tara.
Datorren denboraldian frontoiean entrenatu nahi duenak izena ematen duenean hainbat xehetasun eman beharko ditu. Besteak beste, eguna eta ordua zehaztu beharko dituzte. Erreserbatzeko eskaera, 2 lagunek ordu berdinerako egiten badute, zozketa bidez erabakiko da, nori egokituko zaion.
Izen emeatea auzo udalean telefonoz, email bitartez edo bertara zuzenduta egin daiteke. 943 55 10 00 telefonoan eta ereinotzu@ereinotzu.eus helbide elektronikoan.