Ugaldetxoko aisialdi eremua irekita irailaren 21 arte
Ugaldetxoko aisialdi gunea Urumea bailaraz gozatzeko paraje ezin hobea bihurtu da azken urteetan. “Eremuak jokabide arduratsuekin natura eremuaz gozatzeko aukera eskaintzen die hernaniarrei eta Urumeara bisitan datozenei”, gogorarazi dute Ainara Atorrasagasti Hernaniko Ingurumen zinegotziak eta Olatz Juantorena, Ereñotzuko auzo alkateak.
Aurten, ekainaren 28tik irailaren 21era egongo da zabalik Ugaldetxoko aisialdi gunea. Ekainetik abuztura 12:00etatik 20:00tara egongo da zabalik, egunero. Irailean, berriz, astelehenetik ostiralerako ordutegia 16:00etatik 20:00tara izango da eta asteburutan, 12:00etatik 20:00tara.
Ohi bezala, autoz bertaratzeko erreserba egin beharko da. Erreserbak 72 orduko aurrerapenarekin egin ahalko dira.
40 ibilgailurentzako tokia dago Ugaldetxo aisialdi guneko aparkalekuan. Oinez, bizikletaz edo garraio publikoz hurbiltzen direnentzako, ez da egongo sartzeko mugarik.
Gehiago irakurriUDAKO AUZO UDALEKO ORDUTEGIA
Egutegian BERDEZ adierazita dauden egunetan, Auzo Udala irekita egongo da, ohiko ordutegian:
ASTELEHENAK 15:30 – 19:30
ASTEARTETIK OSTIRALERA 9:30 – 13:30
Gainontzeko egunetan itxita.
Bitartean, harremanetarako ereinotzu@ereinotzu.eus
Gehiago irakurriUDALEKUAK 2025 izen ematea irekita
Aurten ere udaleku irekiak antolatu ditu Auzo Udalak, 2-12 urteko haurrentzat (2013 eta 2022 urteen artean jaiotakoak).
Uztailaren 1etik 30era biak barne, astelehenetik ostiralera, 09:30etatik 13:00etara.
PREZIOA: 104,65 €
Izen emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 19tik 30era. Auzo Udalean edo online egin daiteke jarraian dagoen estekan:
Gehiago irakurriUDALEKUAK 2025 izen ematea
Aurten ere udaleku irekiak antolatu ditu Auzo Udalak, 2-12 urteko haurrentzat (2013 eta 2022 urteen artean jaiotakoak).
Uztailaren 1etik 30era biak barne, astelehenetik ostiralera, 09:30etatik 13:00etara.
PREZIOA: 104,65 €
Izen emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 19tik 30era. Auzo Udalean edo online egin daiteke.
Gehiago irakurriODOL EMATEA
APIRILAREN 7an, 17:00etatik 20:30etara izango da odola emateko aukera, aldez aurretik 943 007 885 telefonoan hitzordua eskatuta
Gehiago irakurri