Urumea ibaiaren ingurunea babestua da, horregatik neurriz eta errespetuz gozatzeko deia egiten du Ereñotzuko Auzo Udalak. Ingurune natural horren erabilera ordenatzeko ibilgailu motordunen sarrera mugatua izango da eta erabilera egokia egiteko kartelak eta hezitzaileak egongo dira. Ekainaren 15etik aurrera, udalaren webgunean erreserbatu ahalko da egun osorako sarrera.
Erreserba egiteko aukera gaurtik aurrera erabilgarri egongo da www.hernani.eus
2021ko udaz geroztik Ugaldetxoko aisialdi-gunea kudeatzeko zenbait neurri jarri ziren abian uda garaian. Pandemiaren garaian, herri batetik bestera mugitzea mugatuta zegoen garaian, izugarri areagotu zen eremu horren erabilera. Horren ondorioz, eta gehiegizko erabilera horrek eremu babestua arriskuan jar zezakeelakoan, neurria zorrotzak ezarri ziren.
Egoera bestelakoa da orain, eta neurriak arindu badira ere, Urumea ibaia zaintzeko beharrak, ostera, bere horretan jarraitzen du. Hortaz, datorren ekainaren 15etik irailaren 24ra bitarte aisialdi-gune hori zabalik egongo da egunero. Honekin batera, Hernaniko Udalak, Behemendirekin elkarlanean, pertsona bat kontratatu du aisialdi guneko erreserben kudeaketa burutzeko eta ingurune naturalaren inguruko sentsibilizazioan eragiteko.
Ondorengoak izango dira Ugaldetxoko guneari dagokionean udan kontuan izan beharrekoak:
• Ibilgailuz joanez gero, erreserba egin beharko da Hernaniko udalaren webgunean. Hiru egun baino gehiagoko tartean ezingo da erreserbarik egin.
• Egun osorako erreserba burutzen da (12:00etatik 20:00etara). Dena dela, ordutegi hori alda daiteke denboraldian zehar, ibaian eta ingurune horretan jarrera desegokiak edo naturaren kontrako egoerak identifikatzen badira. Honekin batera, Hernaniko Udalak gogorarazten du erreserba egunean bertaratu ezin duenak erreserba aurretik ezeztatzea beharrezkoa dela (jasotako baieztapen mezu elektronikoaren bidez egin daiteke).
• 40 autoentzako erreserba egin ahalko da, horretarako Ugaldetxoko aparkalekua erabiliko da eta aisialdi gunean kotxe kopurua gutxituko da.
• Komunak jarriko dira gune horretan. Berrikuntza bezala, aurten komun lehorrak jarriko dira.
• Iaz bezala, informatzaileak egongo dira gunean. Jendeari eskatzen zaie horien oharrei eta gomendioei kasu egiteko.
• Ekainaren 15etik irailaren 24ra egongo da gunea erabilgarri.
• Bizikletaz iristen direnek irekita dagoen tartean aisialdi gunera sartzeko aukera izango dute aurretik erreserbarik burutu gabe.
• Hernani-Goizueta autobus zerbitzua erabilgarri egongo da astean zehar (ordutegiak Hernaniko Udaleko webgunean kontsultatu daitezke) eta kasu honetan, ez da Ugaldetxora sartzeko erreserbarik behar.
• Erabilera arauak gogoratzeko kartelak. Ugaldetxoko aparkalekuan eremu horietako erabilera arauak jakinarazteko informazio panelak jarrita daude. Debekuen berri ematen dute kartel horiek. Adibidez, sua eta barbakoak egitea, txakurrak aske ibiltzea eta hondakinak uztea galarazita dago. Kontuan hartu beharreko beste arau batzuk ere azaltzen dituzte kartelek: bertan bizi diren animaliak, landaredia eta ingurunea errespetatzeko deia egiten dute eta bizikidetza eta ordena publikoko arauak errespetatzekoa, esaterako.
Atzo Iñaki Sanz-Azkue, Josu Narbarte eta Maite Errartek IÑISTORKETAN liburua aurkeztu zuten Auzo Udaleko areto nagusian. Jende ugari bertaratu zen gure bailarako iñistorraren inguruko kultur ondareaz informatzera. Gaurtik aurrera, auzotarrek dohan jaso dezakezue liburua Auzo Udalean bertan (etxebizitza bakoitzeko bat).
Aurten ere Ereñotzuko Auzo Udalak 30 sarrera jarriko ditu herritarren eskura! 🎉 Kronika Jaialdia 📆 Urriak 3, ostirala 🕔 17:00tatik aurrera 📍 Galarretan Sarrerak hartzeko auzo udalera deitu edo udalera azaldu. Pertsona bakoitzak gehienez 2 sarrera hartu ahal izango ditu!
Ereñotzun 4-12 urte bitarteko haurrentzat.
Izen ematea Irailaren 24a arte, Auzo Udalean edo Web Orrian bertan.
Astearteetan:
HH4-LH2 16:45-17:30
LH3-LH6 17:30-18:30
Izen emateen arabera, taldekatzeetan aldaketak egon daitezke
Izen-ematea: irailaren 9tik 22ra, biak barne.
Ikastaroak urritik ekainera emango dira eta izen ematea, ikasturte osokoa izango da.
Aurrematrikulen arabera, erabakiko da taldea osatuko den ala ez.
Ikastaroan izena eman dutenak dauden plazak baino gehiago badira, zozketa bidez esleituko dira plaza horiek.
Tarifaren ordainketa banku-helbideratze bitartez egingo da. Matrikula gauzatu ahal izateko beharrezkoa izango da kontu korrontearen IBAN zenbakia eta NAren zenbakia aurkeztea.
Ordainketa osoaren %34 ikasturte hasieran, interesatuak esango duen kontu korrontetik hartuta. Beste %33 abenduaren hasieran, eta beste %33 martxoaren hasieran.
3. MATRIKULA EGITEKO: • Auzo Udalean bertan • Ondoko inprimaki bera online betetzea.
Puntu hauek betetzen ez badira, aurre izen-emateak ez du baliorik izango.
4. MATRIKULAREN ITZULTZEA:
Ikastaroa hasiz gero ikasle guztiek egindako matrikularen arabera dagokien tarifa osoa ordaindu beharko dute. Edozein ikastaro edo klasetan baja hartu behar dela jakinaraziz gero ez dira kuotak itzuliko edo ezabatuko. Honen salbuespena izan daitezke norberaren gaixotasun larriak kurtso erdia baina iraupen luzeagokoen kasuak. Salbuespen hau Tokiko Gobernu Batzarrak erabakiko du, eta horretarako ezinbestekoa da agiri-medikuak frogatzea alegatutako gaixotasuna.
Honako kasu hauetan egingo da dagokion itzulketa kopurua:
Lanean hasiz gero, betiere lana eman dion enpresaren zigilua duen egiaztagiri baten bidez jakinarazten bada xehetasun hori.
Gaixotasun baten ondorioz baja hartuz gero, betiere medikuak jarduera hori egitea bere osasunarentzat kaltegarria dela adierazten duen egiaztagiri ofizial bat aurkeztuz.
Norberaren gaixotasun larriak kurtso erdia baina iraupen luzeagokoen kasuak. Salbuespen hau Tokiko Gobernu Batzarrak erabakiko du, eta horretarako ezinbestekoa da agiri-medikuak frogatzea alegatutako gaixotasuna.
5. IKASTARO HASIERA BERANDUTZEA
Ikasleak ikastaroa beranduago hasi behar badu, bere errua ez den arrazoiren bat tarteko, dagokion matrikula kopuruaren zati proportzionala ordainduko du.
6. ONURA FISKALAK: Udal ordenantzaren 7. artikuluan ezarritakoak aplikatuko dira.
7. HIZKUNTZA: Ikastaro guztiak, euskaraz emango dira.
8. BESTELAKO OHARRAK: Ikastaro saioak bukatuta, erabilgarri egongo dira frontoiko aldagelak.
Esperientzia onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo sartzeko. Teknologia hauei baimena emateak, nabigazio-portaera edo gune honetako ID esklusiboak bezalako datuak prozesatzeko aukera emango digu. Adostasuna ez emateak edo baimena kentzeak ezaugarri eta funtzio batzuei kalte egin diezaieke.
Funtzionalak
Always active
The technical storage or access is strictly necessary for the legitimate purpose of enabling the use of a specific service explicitly requested by the subscriber or user, or for the sole purpose of carrying out the transmission of a communication over an electronic communications network.
Preferences
The technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user.
Estatistikak
The technical storage or access that is used exclusively for statistical purposes.The technical storage or access that is used exclusively for anonymous statistical purposes. Without a subpoena, voluntary compliance on the part of your Internet Service Provider, or additional records from a third party, information stored or retrieved for this purpose alone cannot usually be used to identify you.
Marketing
The technical storage or access is required to create user profiles to send advertising, or to track the user on a website or across several websites for similar marketing purposes.