IKASTAROETAN IZEN EMATEA
Jada irekita dago Ereñotzuko ikastaroetan izen emate epea.
Aurten eskeintza oparoa dago. Animatu zaitezte!!
Jada irekita dago Ereñotzuko ikastaroetan izen emate epea.
Aurten eskeintza oparoa dago. Animatu zaitezte!!
2026-2027 denboraldirako Ereñotzuko frontoian ordua hartzeko epea zabaldu da. Aurreko urteetan bezala, datorren denboraldiko orduak astelehenetik ostiralera 19:00etatik 22:00k arte hartu ahal izango dira orduak, eta larunbat eta igandetan 08:00etatik 10:00etara. Hurrengo ikasturterako tarifak hauexek izango dira: Ordua denboraldirako hartuta dutenentzat ……………………………53,30 €/hilean (aldagelen eta dutxen erabilera barne) Libre geratzen diren orduetan aldagelen erabilera 4 … Continued
Gehiago irakurriDatorren 2026/27 ikasturtean ere, haur zaintza zerbitzua eskainiko dugu Txirrita eskolako haurrentzat. Haur zaintza eskola egutegiarekin bat etorriz eskainiko da, 7:30etik 9:00etara. Irailetik hasita erabiltzaile finko bat egonez gero, zerbitzua mantentzea erabaki zen duela urte batzuk eta horrela izango da datorren ikasturtean ere. Datorren ikasturterako auzo udaleko tasak ondorengoak izango dira: Famili bereko Haur 1 … Continued
Gehiago irakurriEreñotzuko Auzo Udalak alegazioak aurkeztu dizkio K-Norte enpresak produktu kimikoak biltegiratzeko Epelen egin nahi duen proiektuari, uste baitu proiektuak ingurumeneko eta hirigintzako gabeziak dituela eta, ondorioz, eskatutako lizentzia ukatu beharko litzatekeela. Erakundeak gogorarazi du substantzia sukoien, toxikoen eta korrosiboen biltegiratzea aurreikusten duen proiektua prozedura sinplifikatuaren bidez izapidetu dela, nahiz eta dokumentazioak berak aitortu jarduerak Seveso … Continued
Gehiago irakurriAurten ere udaleku irekiak antolatu ditu Auzo Udalak, 2-12 urteko haurrentzat (2014 eta 2023 urteen artean jaiotakoak). Uztailaren 1etik 30era biak barne, astelehenetik ostiralera, 09:30etatik 13:00etara. PREZIOA: 110,93 € (Hobariak eskatu daitezke) Izen emateko epea zabalik egongo da martxoaren 23tik apirilaren 14ra. Auzo Udalean edo online egin daiteke. Izen ematea
Gehiago irakurriAurten ere Martxoak 8an Emakumeen Nazioarteko eguna ospatuko dugu eskola Komunitate eta auzoan. Antolatzen laguntzeko bidali mezu bat goian agertzen den telefonora.
Katiluzar Guraso Elkartea
Gehiago irakurri








