BANDOA
AUZO UDALAK BANDOA ATERA DU
Ereñotzu
AUZO UDALAK BANDOA ATERA DU
Bizilagun guztiei jakinarazten zaie:
Alde batetik, txakur kakak direla eta, auzotarren etengabeko kexak jaso ditugu.
Auzo Udalak txakurren jabeei gogorarazten die erantzunkizun eta betebehar handia dutela animalia hauekiko, herritarrekiko eta auzotarren arteko bizikidetza arauak errespetatzeko.
Txakur kakak ez jasotzea, jokabide zibikoaren aurkakoa izateaz gain, osasun publikoko arazo larria da.
Horregatik, txakur jabeei kakak biltzeko eskatzen zaie eta elkargune diren plaza, frontoi, parke, espaloi eta gainontzeko oinezko bideak ekiditeko pixa eta kaka egitera ateratzean.
Bestetik, auzotarrei eskatzen zaie auzoko hainbat puntutan arratoiak ugaritu direla eta, kalean janaririk ez botatzea katu, txori edo beste animalientzat arratoien arazoa areagotzeko lagungarri baitira horrelako ekintzak.
Denon artean zaindu eta garbi mantendu ditzagun Ereñotzuko bazterrak!