PAGOAGAN ERREPIDEAN, AUZOTARREN SEGURTASUNA BERMATZEKO ETA IBILGAILUEN ABIADURA MANTSOTZEKO LANAK EGIN DITU GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK

2023an Pagoagako auzotarrak Ereñotzuko Auzo Udalarekin bildu ziren. Bertan, besteak beste, abiaduragatik eta trafikoagatik orokorrean duten arazoaz hitz egin zen.

2024ko Auzo Batzarrean eta Hernaniko Udalak 2024ean Ereñotzun egindako auzobiran ere atera zen gaia.
Beraz, Ereñotzuko Auzo Udalak puntu hau aztertzeko eskatu zion Gipuzkoako Foru Aldundiari eta eskaerari erantzunez, Pagoagako eremuan azterlan bat egin zuten, bertatik pasatzen den ibilgailu kopurua, ordu tartea eta abiadura kontutan hartuz.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ondorioztatu zuen segurtasuna bermatzeko eta abiadura mantsotzeko lanak egin behar zirela, eta beraz zubiaren zatia erreil bakarrekoa eta txandakakoa izateko lanak egin ditu, lurreko margoketen bidez.

Neurriari jarraipena egingo zaio Auzo Udaletik.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi