ALTXA BURUA
Kaixo.
Altxa burua Ekimenetik Mugikorren erabilera arduratsua egiteko kanpaina abiatu da.
Herriko aisialdi eremuetan š pegatina LARANJA ikusiko duzu, hau da, mugikorra beharrezkoa den kasuetan bakarrik erabiltzea esan nahi duena. Horrela bada, haur, gazte eta helduak eremu honetan, momentuaz eta lagunarteaz gozatzera gonbidatzen zaitugu; mugikorra etxean uztera edota soinu-alertak isilaraztera.
š¢ Pegatina BERDEA ere ikusiko duzu, hau da, bertako telefonoa haurrek eta nerabeek beharrezkoa dutenean erabil dezaketela esan nahi duena.
š“ Pegatina GORRIA kiroldegian eta kirol-eremuetako aldageletan ikusiko duzu, eta bertan, mugikorra ezin dela erabili esan nahi du.
Altxa dezagun denok burua pantailetatik eta gozatu dezagun eguneroko momentu txiki eta handiez!
Jarraitu Altxa burua Whatsapp kanala: http://www.labur.eus/Kanala









