LARRIALDI SIMULAZIOA
Ostirala, azaroaren 21ean goizeko 10:00tan
Electroquimica Hernani lantegian
Sirenak piztuko dira
Gehiago irakurriKaixo.
Altxa burua Ekimenetik Mugikorren erabilera arduratsua egiteko kanpaina abiatu da.
Herriko aisialdi eremuetan 🟠 pegatina LARANJA ikusiko duzu, hau da, mugikorra beharrezkoa den kasuetan bakarrik erabiltzea esan nahi duena. Horrela bada, haur, gazte eta helduak eremu honetan, momentuaz eta lagunarteaz gozatzera gonbidatzen zaitugu; mugikorra etxean uztera edota soinu-alertak isilaraztera.
🟢 Pegatina BERDEA ere ikusiko duzu, hau da, bertako telefonoa haurrek eta nerabeek beharrezkoa dutenean erabil dezaketela esan nahi duena.
🔴 Pegatina GORRIA kiroldegian eta kirol-eremuetako aldageletan ikusiko duzu, eta bertan, mugikorra ezin dela erabili esan nahi du.
Altxa dezagun denok burua pantailetatik eta gozatu dezagun eguneroko momentu txiki eta handiez!
Jarraitu Altxa burua Whatsapp kanala: http://www.labur.eus/Kanala
Gehiago irakurriAtzo Iñaki Sanz-Azkue, Josu Narbarte eta Maite Errartek IÑISTORKETAN liburua aurkeztu zuten Auzo Udaleko areto nagusian. Jende ugari bertaratu zen gure bailarako iñistorraren inguruko kultur ondareaz informatzera. Gaurtik aurrera, auzotarrek dohan jaso dezakezue liburua Auzo Udalean bertan (etxebizitza bakoitzeko bat).
Gehiago irakurriAurten ere Ereñotzuko Auzo Udalak 30 sarrera jarriko ditu herritarren eskura! 🎉 Kronika Jaialdia 📆 Urriak 3, ostirala 🕔 17:00tatik aurrera 📍 Galarretan Sarrerak hartzeko auzo udalera deitu edo udalera azaldu. Pertsona bakoitzak gehienez 2 sarrera hartu ahal izango ditu!
Gehiago irakurriDBH-ko gazteei zuzendua, ostiralero 17:00etatik 19:00etara.
Urriaren 3tik aurrera!
Ereñotzuko areto nagusian.
Ereñotzun 4-12 urte bitarteko haurrentzat.
Izen ematea Irailaren 24a arte, Auzo Udalean edo Web Orrian bertan.
Astearteetan:
HH4-LH2 16:45-17:30
LH3-LH6 17:30-18:30
Izen emateen arabera, taldekatzeetan aldaketak egon daitezke
Gehiago irakurri








