Datorren 2026/27 ikasturtean ere, haur zaintza zerbitzua eskainiko dugu Txirrita eskolako haurrentzat.
Haur zaintza eskola egutegiarekin bat etorriz eskainiko da, 7:30etik 9:00etara.
Irailetik hasita erabiltzaile finko bat egonez gero, zerbitzua mantentzea erabaki zen duela urte batzuk eta horrela izango da datorren ikasturtean ere.
Datorren ikasturterako auzo udaleko tasak ondorengoak izango dira:
| Famili bereko |
Haur 1 |
2. haurrak |
3. haurrak |
| Hilean BEHIN edo BITAN |
19,30 |
12,50 |
6,43 |
| Hilean 3 edo gehiagotan |
51,45 |
38,58 |
25,72 |
| Ikasturte OSOAN* |
51,45 |
38,58 |
25,72 |
Tarifak aplikatzeko arauak:
*Ikasturte osorako izena ematen duten familiei, zerbitzua erabiltzeari utzi arren, ikasturte osoa kobratuko da. SALBUESPEN egoera hauetan izan ezik:
– Gurasoa langabezian geratzea.
– Epe luzeko haurraren osasun arazoren bat.
IZEN- EMATEA:
2026-2027 ikasturtean haur zaintza zerbitzua erabiliko dutenek Auzo Udalean izango dituzte izen-emate orriak uztailaren 1etik aurrera, ABUZTUAK 24 arte.