XI. EREÑOTZUKO MENDI LASTERKETA
Hemen da berriro ere EREÑOTZUKO MENDI LASTERKETA. Betiko 12km-ko ibilbideari (+835m) eutsiko diogu aurtengoan ere. Ereñotzuko frontoitik irtengo da lasterketa goizeko 10:00etan, eta Larregaindik gora, Antena, eta Urdaburu mendiko tontorreraino igo beharko dute korrikalariek, ondoren eta bertako basoetatik igarota, Ereñotzuko frontoian helmugarekin amaituko da lasterketa.