Euskadiko Bola txapelketa txandan-txandan herri ezberdinetan jokatzen da urtero. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako bolariek hartzen dute parte, eta herrialde bakoitzeko txapelketetan ondoena ibili direnak lortzen dute Euskadirako postua. Aurten Hernanin jokatuko da, Ereñotzuko Ur-Mia elkarteak antolatuta.
Euskadiko Bola txapelketa txandan-txandan herri ezberdinetan jokatzen da urtero. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako bolariek hartzen dute parte, eta herrialde bakoitzeko txapelketetan ondoena ibili direnak lortzen dute Euskadirako postua.
Aurten Hernanin jokatuko da, Ereñotzuko Ur-Mia elkarteak antolatuta.
2023an Pagoagako auzotarrak Ereñotzuko Auzo Udalarekin bildu ziren. Bertan, besteak beste, abiaduragatik eta trafikoagatik orokorrean duten arazoaz hitz egin zen.
2024ko Auzo Batzarrean eta Hernaniko Udalak 2024ean Ereñotzun egindako auzobiran ere atera zen gaia.
Beraz, Ereñotzuko Auzo Udalak puntu hau aztertzeko eskatu zion Gipuzkoako Foru Aldundiari eta eskaerari erantzunez, Pagoagako eremuan azterlan bat egin zuten, bertatik pasatzen den ibilgailu kopurua, ordu tartea eta abiadura kontutan hartuz.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ondorioztatu zuen segurtasuna bermatzeko eta abiadura mantsotzeko lanak egin behar zirela, eta beraz zubiaren zatia erreil bakarrekoa eta txandakakoa izateko lanak egin ditu, lurreko margoketen bidez.
Ugaldetxoko aisialdi gunea Urumea bailaraz gozatzeko paraje ezin hobea bihurtu da azken urteetan. “Eremuak jokabide arduratsuekin natura eremuaz gozatzeko aukera eskaintzen die hernaniarrei eta Urumeara bisitan datozenei”, gogorarazi dute Ainara Atorrasagasti Hernaniko Ingurumen zinegotziak eta Olatz Juantorena, Ereñotzuko auzo alkateak.
Aurten, ekainaren 28tik irailaren 21era egongo da zabalik Ugaldetxoko aisialdi gunea. Ekainetik abuztura 12:00etatik 20:00tara egongo da zabalik, egunero. Irailean, berriz, astelehenetik ostiralerako ordutegia 16:00etatik 20:00tara izango da eta asteburutan, 12:00etatik 20:00tara.
Ohi bezala, autoz bertaratzeko erreserba egin beharko da. Erreserbak 72 orduko aurrerapenarekin egin ahalko dira.
40 ibilgailurentzako tokia dago Ugaldetxo aisialdi guneko aparkalekuan. Oinez, bizikletaz edo garraio publikoz hurbiltzen direnentzako, ez da egongo sartzeko mugarik.
Esperientzia onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo sartzeko. Teknologia hauei baimena emateak, nabigazio-portaera edo gune honetako ID esklusiboak bezalako datuak prozesatzeko aukera emango digu. Adostasuna ez emateak edo baimena kentzeak ezaugarri eta funtzio batzuei kalte egin diezaieke.
Funtzionalak
Always active
The technical storage or access is strictly necessary for the legitimate purpose of enabling the use of a specific service explicitly requested by the subscriber or user, or for the sole purpose of carrying out the transmission of a communication over an electronic communications network.
Preferences
The technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user.
Estatistikak
The technical storage or access that is used exclusively for statistical purposes.The technical storage or access that is used exclusively for anonymous statistical purposes. Without a subpoena, voluntary compliance on the part of your Internet Service Provider, or additional records from a third party, information stored or retrieved for this purpose alone cannot usually be used to identify you.
Marketing
The technical storage or access is required to create user profiles to send advertising, or to track the user on a website or across several websites for similar marketing purposes.