GAMER GELA TAILERRA
Game Erauntsia elkartearen eskutik, Gamer gela antolatu du Ereñotzuko auzo udalak 10-18 urte bitarteko ikasleei (LH5- Batxilergoa 2) zuzendua. Tailerraren helburua bideo-jokoen bidez euskara aisialdian erabiltzea, haien alderdi positiboak erakutsiz eta elkarbizitza sustatzea dira. Urtarrilaren 23an egingo da 17:00-19:00. Izen-ematea urtarrilaren 19 arte auzo udalean.









