EREÑOTZUKO UDALEKUAK: Izen emate epea irekita
Aurten ere udaleku irekiak antolatu ditu Auzo Udalak, 2-12 urteko haurrentzat (2012 eta 2021 urteen artean jaiotakoak).
Uztailaren 1etik 30era, biak barne, astelehenetik ostiralera, 09:30etatik 13:00etara.
PREZIOA: 104,65 €
Izen emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 22ra arte. Auzo Udalean edo online egin daiteke, jarraian dagoen formularioa beteta.
Gehiago irakurri
AFRIKAR DANTZAK ikastaroa
Arantza Iglesias dantzari eta koreografoaren eskutik, “Sugearen bidea” Afrikar dantzen ikastaroa izango dugu Ereñotzun. Asteazkenetan 17:00-18:30 bitartean.
IZEN EMATEA:
Auzo Udalean edo helbide honetan: https://ereinotzu.eus/izen-ematea/
GEUREA ERABILI DEZAKEZU kanpaina martxan da Ereñotzun eta Hernanin
Geurea erabil dezakezu kanpaina martxan jarri dute Altxa Burua Hernani! Elkartearen ekimenez eta Hernaniko Udalaren, Ereñotzuko Auzo Udalaren eta Berriak elkartearen laguntzarekin hainbat merkataritza establezimendu, taberna eta udal eraikinetan.
Gehiago irakurriIbarluze eta Lastaola arteko zubia itxita urtebetez
Añarbeko kanaleko hoditeria-lanak direla eta, Lastaola eta Ibarluze poligonoak lotzen dituen zubia itxita egongo da urtebeteko epean.
Lanak amaitu arte, Lastaola poligonoko zubi nagusitik egin beharko dira bi poligonoen arteko joan-etorriak, GI-3410 errepide nagusitik.
Gehiago irakurriARRETA ORDUTEGIA
Datozen asteetan, abisu berrira arte, honako ordutegian emango da arreta:
Astelehena: Itxita
Asteartea, osteguna eta ostirala: 9:00-13:30
Asteazkena: 15:30-19:30
Gehiago irakurriAUZO BATZARRA
2024ko urte hasiera honetan aurreko urtean zehar egindakoak azaldu eta aurtengo asmoen berri eman nahi genizueke martxoaren 2an, 10:30etan, Auzo Udaleko areto nagusian egingo dugun auzo batzarrean.
Gaiek auzoarentzat duten interesa ikusita, komenigarria litzateke batzarrean ahalik eta auzotar gehien elkartzea. Beraz, inguruan interesatuta egon daitezkeen guztiei abisua pasatzea eskertuko genizueke.
Gehiago irakurri