Arriurdiñeta eta Pikoagako presen eraisketak

Gipuzkoako Foru Aldundiak erabakia hartua du Pikoagako presa eta Arriurdiñetako presak eraisteko, Urumea ibaiaren konektibitatea eta bertako bioaniztasuna hobetzeko helburuarekin.

Egitasmoa gauzatzeko asmoz, eraiste proiektuak idazten ari diren honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak Auzo Udaleko aretoan izango ditugu ostegun honetan, maiatzak 26, arratsaldeko 18:30ean. Bertan, egitasmoen inguruko nondik norakoak azalduko dizkigute eta horien gainean izan ditzakegun kezka eta zalantzen inguruko argibideak emango dizkigute.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi