LARRIALDI SIMULAZIOA

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak jakinarazi digu, ostiral honetan, ekainak 14 goizeko 10:00tan (gutxi gorabehera), Ereñotzun instalatuta dauden istripu kimikoak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko direla. Saio hori, Seveso araudia dela eta, industria kimikoen segurtasun inguruan Zuzendaritza horrek egiten dituen aldizkako (urtean bitan) ariketa bat izango da. EZ DA BENETAKO ALARMA IZANGO.

Auzo Udala ITXITA

Abisu berrira arte, Auzo Udala itxita egongo da. Harremanetarako 943551000 telefonora deitu edo ereinotzu@ereinotzu.eus helbidera idatzi. Barkatu eragozpenak.

EREÑOTZUKO UDALEKUAK: Izen emate epea irekita

Aurten ere udaleku irekiak antolatu ditu Auzo Udalak, 2-12 urteko haurrentzat (2012 eta 2021 urteen artean jaiotakoak).

Uztailaren 1etik 30era, biak barne, astelehenetik ostiralera, 09:30etatik 13:00etara.

PREZIOA: 104,65 €

Izen emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 22ra arte. Auzo Udalean edo online egin daiteke, jarraian dagoen formularioa beteta.

 

37 - 42 erakusten 85 emaitzetatik.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi