2026ko udalekuetan izen ematea

Aurten ere udaleku irekiak antolatu ditu Auzo Udalak, 2-12 urteko haurrentzat (2014 eta 2023 urteen artean jaiotakoak). Uztailaren 1etik 30era biak barne, astelehenetik ostiralera, 09:30etatik 13:00etara. PREZIOA: 110,93 €  (Hobariak eskatu daitezke) Izen emateko epea zabalik egongo da martxoaren 23tik apirilaren 14ra. Auzo Udalean edo online egin daiteke. Izen ematea

M8 ANTOLAKETA

Aurten ere Martxoak 8an Emakumeen Nazioarteko eguna ospatuko dugu eskola Komunitate eta auzoan. Antolatzen laguntzeko bidali mezu bat goian agertzen den telefonora.

Katiluzar Guraso Elkartea

TELEGRAM

Watsappetik Telegramera pasako gara. Jarraitu pausu hauek, mesedez: 1. Telegram instalatu eta beheko estekan klikatu bertan sartzeko. https://t.me/+pClnri-7jpo5ZDBk 2. Behar izanez gero, aktibatu itzulpenaren aukera (ezarpenak edo ajustes). Si es necesario, active la opción de traducción (ajustes) https://shorturl.at/r1lkO 3. Aurrerantzean, euskeraz funtzionatzen segiko dugu, baina euskara ez dakitenek mezuak beraien hizkuntzetara itzultzeko aukera izango dute … Continued

NEGULEKUAK

Doberako Negulekuak abenduaren 22tik urtarrilaren 5era egingo dira, 3-10 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Egunez jolasak, tailerrak eta irteerak egingo dituzte euskaraz.

Aurtengo ordutegia 9:00etatik 13:30etara izango da, eta nahi dutenek 8:00etan has daitezke (5€ gehigarriarekin). Parte hartzeko aukerak: aste bakarra (60€), urtarrilaren 5a (20€) edo programa osoa (115€). Bazkideek prezio bereziak dituzte.

Izen-ematea abenduaren 13a arte egin daiteke . Informazio gehiago: www.dobera.eus.

1 - 6 erakusten 95 emaitzetatik.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi