Datorren denboraldirako frontoian ordua hartzeko epea zabalik

Uztailaren 18tik 22ra izango da pilota lekuan izena emateko epea, Auzo Udalean.

2022-2023 denboraldirako Ereñotzuko frontoian ordua hartzeko epea zabaldu dute. Horretarako, izena eman behar da, hilaren 22a, ostirala baino lehen. Eguerdiko 13:00ak arte izango dute aukera pilota lekua erreserbatzeko.

Bestalde, Auzo Udalak adierazi du, aurreko urtean bezela, datorren denboraldiko orduak astelehenetik ostiralera 19:00etatik 22:00ak arte hartu ahal izango direla arratsaldetan. Eta goizez ere, izen emateko aukera izango da  astelehenetik ostiralera 8:00tatik 9:00tara, baita larunbat eta igandetan 08:00tatik 10:00tara.

Datorren denboraldian frontoiean entrenatu nahi duenak izena ematen duenean hainbat xehetasun eman beharko ditu. Hain zuzen, urtean zehar frontoira joan nahi duten guztiek eguna eta ordua zehaztu beharko dituztela azaldu dute arduradunek. Erreserbatzeko eskaera ordu berdinerako egiten bada, zozketa bidez erabakiko da, nori egokituko zaion.

Izen emeatea auzo udalean telefonoz, email bitartez edo bertara zuzenduta egin daiteke. 943 55 10 00 telefonoan eta ereinotzu@ereinotzu.eus helbide elektronikoan.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi