Larregain

Ibilbide interesgarri bezain eder honek, zailtasun txikiko bide bat eginez Hernaniko hainbat trikuharri eta artamugarri ikusteko aukera bikaina ematen digu, era berean bista ederrez gozatzea izango dugularik. Bide batez inguruko sagardotegietara doan jendearentzat bazkal edo afal aurreko txango bikaina izan daiteke.

Luzera: 3,7 km.
Iraupena: 1 h.
Zailtasuna: txikia.

Ibilbidea

Hasierako puntua Larregain sagardotegi ondoko bidegurutzean kokatzen da. Honeraino heltzeko Hernani eta Goizueta elkartzen duen GI-3410 errepidea hartu eta 4garren kilometrotik goruntz ateratzen den bide asfaltatua jarraitu beharko dugu, 1,5 kilometrotara lepo batera heldu arte.

Gune interesgarriak

  • A. ARTAMUGARRIAK: Artamugarriak Urumeako bailaran hain ohikoak diren saroeen erdialdea adierazten duten harriak dira. Saroe edo saroi bezala ere ezagunak ziren gune hauen jatorria oraindik ere zalantzakoa den arren, aintzina, basogintza-guneen baitan esparru “libre” garrantzitsu bat ziratekeela uste da. Ibilbide honetatik gertu aurki ditzakegun artumagarriak hauek dira: Akola: gure ibilbidetik kanpo, Akola baserriko lurretan dago kokatua eta oraindik ere ongi kontserbaturik dago. Ikerketek adierazi dutenez, saroeak gune eguteretan eraiki ohi ziren beti ere. Kasu hau, horren adibide garbi bat izan daiteke. Artamugarria erreferentziatzat harturik jartzen ziren baztermugarriak ikus daitezke oraindik ere, baserrian inguruan. Larregain: Ibilbidetik nahiko aldenduta, Larregain sagardotegiaren inguruetan kokaturik dago, aurkitzeko zaila den gunean.

ESKUORRIA

IBILBIDEA

  • B. IGORIN-AKOLA ESTAZIO MEGALITIKOA: Hernani, Astigarraga eta Donostiako lurretan zehar zabaltzen den estazio megalitiko honek, Hernaniko udalerrian 7 trikuharri ditu. Multzo Monumentalaren kategoriarekin, Kalifikaturiko Kultur Ondasun izendatua, Hernaniko Sagastietako Lepoa I izeneko trikuharria da hoberen kontserbaturik dagoena.

Informazio praktikoa

  • bilbide hau ez dago berez balizatuta. Bidean zehar aurkituko ditugun markak beste ibilbideenak dira. Batzuetan gure bideak bat egingo du markekin baina besteetan ez. Horregatik adi egon beharko dugu eta hemen azaltzen dugun deskribapenari arreta jarri beharko diogu.
  • Kontuan hartzekoa da ehiza garaian Akola-Igorin mendi lerroan harreta handiz ibili beharko dugula ehiza-postuetatik gertu pasatzerakoan.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi