Latse

Mendez mende Usoko bailara sortu duen izen bereko errekaren lerroa jarraituaz, hainbat fauna eta flora espezierentzako babesleku bikaina den harana ezagutzen joango gara. Ibilbidean zehar ere, gizakiak historian zehar utzitako bailarako baliabide naturalen ustiaketaren aztarna diren arrastoak ikusiko ditugu.

Luzera: 5,6 km.
Iraupena: 1 h 20m.
Zailtasuna: txikia.

Ibilbidea

Hernani eta Goizueta herriak lotzen dituen GI-3410 errepidearen 6,4 kilometroan Latxe etxea dago eta ibilbideak hementxe du hasiera.

Gune interesgarriak

  • A. USOKOERREKA, OLA ZAHARRA ETA TXIRRITAREN OROIGARRIA: Latsera iristen ari garela Usoko errekarekin egingo dugu topo, hainbat fauna eta flora espezie mehatxaturen bizileku den bailarari izena ematen dion errekarekin. Latsen bertan, garai bateko ola zaharra aurkituko dugu, alkohola (erretzekoa eta masaiatzekoa), ozpina, alkitrana eta egur ikatza egiten ziren gunea. Azkenik, erreka hau Txirrita bertsolari hernaniarraren jaioleku izan zen baserriaren alboan kokatzen da, bailarara sartu nahi duenari ongi etorria eginez.
  • B. USOKO ERREKAKO PRESA: Jauzi natural baten goialdean eraikia, Usoko errekako presak Latxeko ola zaharrera zihoazten urak desbideratzen zituen. Errekak eramaten zuen uraren indarraz baliatzen ziren, elektrizitaterik ezean, euren produktuen ekoizpenerako.

ESKUORRIA

IBILBIDEA

  • D. ARTAMUGARRIAK: Artamugarriak Urumeako bailaran hain ohikoak diren saroeen erdialdea adierazten duten harriak dira. Saroe edo saroi bezala ere ezagunak ziren gune hauen jatorria oraindik ere zalantzakoa den arren, aintzina, basogintza-guneen baitan esparru “libre” garrantzitsu bat ziratekeela uste da. Ibilbide honetatik gertu aurki ditzakegun artumagarriak hauek dira: Akola: Gure ibilbidetik kanpo, Akola baserriko lurretan dago kokatua eta oraindik ere ongi kontserbaturik dago. Ikerketek adierazi dutenez, saroeak gune eguteretan eraiki ohi ziren beti ere. Kasu hau, horren adibide garbi bat izan daiteke. Artamugarria erreferentziatzat harturik jartzen ziren baztermugarriak ikus daitezke oraindik ere, baserrian inguruan. Alkatxurain: Egun errepidea eta baserriaren artean aurkitzen den ur-askaren parte da eta garai batean inguruan saroea izanaren aztarna da.
  • E. OLA ZAHARRERA DOAN KANALA: Latse auzoan bertan tximini handi baten itzalpean aurkitzen den ola zaharrera urak eramaten zituen kanala, ola honetako zatirik garrantzitsuenetarikoa zen, presa edo uharkak desbideratzen zuen ura bertatik joaten baitzen.

Informazio praktikoa

  • Zailtasun gabeko ibilbidea da.
  • Hasieratik 2 kilometrotara (0:25 minututara) harreta jarri behar dugu: jarraitzen dugun pista nagusia utzi eta ezkerretik goruntz doan pista batetik desbideratu behar dugu.
  • Ibilbidearen erdialdean Akolako atsedenlekua dugu.
  • Itzultzeko, asfaltoa saihestearren, baso ezberdinak zeharkatzen dituen bidezidor eder batetik jeitsiko gara.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi