Pikoaga Etxeberri

Bi bizitzako etxea zen, diotenez, garai batean, biak baserri, eta erribera lur onak zituzten. Sagasti eta belardi ederrak malkarretan. Bi familia bizi izan ziren bertan: Zugastitarrak bata, Aranburutarrak bestea. Lehen, etxea bi zatitan (alde bat eta bestea) banatua zen bezala, bi solairutan banatua dago orain, behean eta goian. Duela gutxi berritu dute etxea, baina kale … Continued

Bi bizitzako etxea zen, diotenez, garai batean, biak baserri, eta erribera lur onak zituzten. Sagasti eta belardi ederrak malkarretan.

Bi familia bizi izan ziren bertan: Zugastitarrak bata, Aranburutarrak bestea.

Lehen, etxea bi zatitan (alde bat eta bestea) banatua zen bezala, bi solairutan banatua dago orain, behean eta goian. Duela gutxi berritu dute etxea, baina kale etxe edo bizileku soilak baizik ez dira.

Lursailak, belar zakarrez, ihi eta sasiak harturik, bertan behera utzita daude gaur egun.

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi