GEUREA ERABILI DEZAKEZU kanpaina martxan da Ereñotzun eta Hernanin

Geurea erabil dezakezu kanpaina martxan jarri dute Altxa Burua Hernani! Elkartearen ekimenez eta Hernaniko Udalaren, Ereñotzuko Auzo Udalaren eta Berriak elkartearen laguntzarekin hainbat merkataritza establezimendu, taberna eta udal eraikinetan.

Zortzi eta 16 urte arteko haur eta nerabeek, beharra izanez gero, establezimendu horietako telefonoetatik deitzeko aukera izango dute.
Kanpainaren helburua da lehenengo telefono mugikorra eskuratzeko adina atzeratzea, haur eta nerabeak kalean mugikorrik gabe ibiltzea sustatzea, gailuaren beharra gutxiagotzea eta modu autonomoan gozatzea erraztea.

Parte hartuko duten establezimenduen erakusleihoetan, eta baita udal eraikinetan ere, pegatina identifikagarriak jarriko dituzte, haurrek eta nerabeek jakin dezaten telefonoa erabil dezaketela behar dutenean.

Auzoan parte hartuko duten tokiak:
-Auzo Udala
-Ereñotzuko denda
-Irrintzi taberna
-Fagollaga jatetxea
-Irubide Jatetxea

Ereñotzu Iruditan

Gehiago ikusi